Aurre analisia: 4. etapa, Seraing / Cambrai (223.5 km)

Frantziako Tourra 2015: 4. etapa

Gutxika gutxika badoa Tourra martxa hartzen eta 4. etapa, etapa handia da oso, inflexio puntu bat izan daitekeen harbideetako etapa. Belgikako mugak atzean utziz, Frantzian sartzen da Tourra.

Iaz gertatutako ikusirik, aurten ere harbideetako ikuskizun handiarentzat etapa bat gorde dute antolatzaileek eta esan beharrik ez dago etapa garrantzitsu baten aurrean gaudela. Tourreko etaparik luzeena izango da (223km) eta etapako azken 40 kilometroetan 6 harbide ezberdin gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Sailkapen nagusiaren lehian ibiliko diren txirrindulariek benetan beldur die horrelako ibilbideei, beraien aukerak horrelako etapetan galdu ditzakete eta. Iazko sarraskia ikusirik, gainditu beharreko erronka baten aurrean daude.

Etaparen lehian harbideetako klasikomano handiak ibiliko dira. Ikusitakoaren arabera, Stybar (EQS) oso indartsu ikusten dugu, eta taldea lagun duelarik, gure faborito nagusia izango da harbideetako etapa irabazteko. Kwiatkowski (EQS) bezalako txirrindulari bat, lanerako dagoen heinean, lasterketa hankaz gora jarriko duelakoan gaude. Batetik Stybarrekin (EQS) etapa lehiatzeko asmoa izango dutelako eta bestetik, Martinekin (EQS) lidertza eskuratzeko, segundu bakarrera baitago alemaniarra.

Gure faboritoak

3 bidoiStybar (EQS) [Kirolbeten 15,00]

2 bidoiDegenkolb (TGA) [Kirolbeten 5,00], Kristoff (KAT) [Kirolbeten 7,00]Van Avermaet (BMC) [Kirolbeten 10,00], Sagan (TCS) [Kirolbeten 7,00]

bidoi 1Vanmarcke (LTJ) [Kirolbeten 12,00], Boasson Hagen (MTN) [Kirolbeten 30,00], Boom (AST) [Kirolbeten 30,00]