#441 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 18. etapa

Hindley (SUN) australiar gazteak etapa garaipena lortu du Giroko mendiko etapa erabakigarrenean

2020ko Italiako Giroko 18. etapan garaipena Hindleyk (SUN) lortu du. Sunweb taldeko indartsuen agertu bazen ere gazte australiarra, Keldermanek (SUN) arrosa janztea lortu zuen.

Hau eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

#434 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 15. etapa

Geoghegan Hartek (IGD) etapa garaipena lortu du Giroko lehen mendiko test garrantzitsuan

2020ko Italiako Giroko 15. etapan garaipena Geoghegan Hartek (IGD) lortu du, taldearentzat 5. etapa garaipena aurrez Gannak (IGD) 3 irabazita eta Narvaezek (IGD) bat. Sailkapen nagusikoen artean indartsuen Kelderman (SUN) agertu da, baina Almeidak (DQT) galera kontrolpean izanda, arrosari eustea lortu du.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#203 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 16. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 16. etaparen mini podcast hau prestatzeaz. Etapa lasaia behar zuenak interesgarri suertatu da izan ere Sunweb taldeak lasterketa hankaz gora jarri du eta bere esprinterrak, Matthewsek (SUN), maillot berdearen lehian puntuak biltzeaz gain, etapa garaipena lortu du. Sailkapen nagusian ere aldaketak izan dira azken kilometroetan sortutako haize babesen ondorioz.

Egoitzek gogora ekartzen du nola Tropela Elkarteak 4 urtetan OCETArekin elkarlanean aritu ondoren harremanak eten egin direla.