#525 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 16. etapa

Jakobsenek (DQT) beste garaipen bat poltsikoratu du Vuelta honetan

Jakobsenek (DQT) bere hirugarren etapa garaipena lortu du Vuelta honetan, eta ez hori bakarrik, maillot berdea eskura geratu zaio. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Eikingek (IWG) jarraitzen du gorriz. Aipatzekoa gaurkoan Cicconek (TFS) etxerako bidea hartu behar izan duela Vanmarckerekin (INS) eroriko baten ondorioz.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#506 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 16. etapa

Konradek (BOH) etapa garaipena 2021eko Tourrean

Konradek (BOH) garaipena eman dio taldeari Polittek (BOH) egun batzuk egin zuenaren antzera, ihesaldian sartu eta nagusitasuna erakutsiz. Alex Aranburu (APT) ihesaldi horretan izan bazen ere, seigarren postuan sailkatzeko aukera besterik ez du izan. Maillot berdearen lehian, Colbrellik (TBV) eta Matthewsek (BEX) puntuak bildu zituen, nahiz eta Cavendishek (DQT) eusten dion maillot berdeari. Sailkapen nagusian, berriz, aldaketarik gabe, Pogacarrek (UAD) jarraitzen du lider.

Atzoko etapak emandakoak eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#416 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 19. etapa

Kragh Andersenek (SUN) bere bigarren etapa garaipena Tour honetan

Etapa eta maillot berdearen lehiak baldintzatutako etapa izan da. Azken igoeran tropeltxo batek aurrera egin du eta bigarrenez, guztiak ezustean hartuta, Kragh Andersenek (SUN) tropeltxo horretan erasoa jo eta bere bigarren etapa garaipena lortu du 411. podcastean aipatzen genuen moduan. Berdearen lehian Sam Bennett (DQT) nagusi izan da eta sailkapen nagusian aldaketarik ez, Roglicek (TJV) jarraitzen du lider.

Hau eta Frantziako Tourreko 20. etaparen ingurukoak biltzen ditu Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#411 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 14. etapa

Krag Andersenek (SUN) atera diok Borak egindako lanari zukua

Borak gaurkoan ere sua piztu du 2020ko Frantziako Tourreko 14. etapan tropeleko gizon azkarrak, tartean maillot berdearen jabea den Sam Bennett (DQT), atzean utziz. Horixe baitu helburu Borak, Bennettek duen maillot berdea. CCC taldearen laguntza izan du baina etekina atera diona Kragh Andersen (SUN) izan da. Saganek (BOH) erregulartasunerako puntuak biltzea besterik ez du lortu azkenean.

Hau eta biharko 15. etapa garrantzitsu horren ingurukoak aztertzen ditu Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

#408 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 11. etapa

Ewanek (LTS) bere bigarren etapa garaipena 2020ko Tour honetan

Azkarrenek beste aukera bat izan dute 2020ko Frantziako Tourreko 11. etapa honetan eta etapa garaipen berri bat lortu duena Ewan (LTS) izan da. Saganek (BOH) bigarren egin badu ere, zigortua izan da azken posturaino atzeratuz. Eguneko albiste txarra Ion Izagirrek (AST) erorikoa izan eta lasterketa utzi beharrean izan dela da. Hau guztia eta 12. etapak eman dezakeena Iban Hernandezek (@piban) kontatzen digu podcast berri honetan.