Hori da hori sasoia!

Txente Garcia Acostak txirrindularitza utzi berri du. Hori izan da asteko albiste nagusietakoa txirrindularitza zaleentzat, batez ere Euskal Herrikoentzat. Tropeleko ziklista beteranoenetakoa zen tafallarra. 1995ean egin zuen debuta. Pentsa, Indurainek azken Tourra irabazi zuen urtean. 39 urterekin eman ditu azken pedalkadak. Bada, ordea, tafallarra baino zaharragoa den txirrindularirik. Hasteko eta behin, Noe italiarra agurtu behar […]

Zerua zainetan dutela

Bagenekien dopinari muga jartzea zail izango zela. Azken ikerketa polizialen arabera, egungo dopin kontrol guztiak saihesteko balio duen teknikaren berri bat ezagutu dugu: ozonoa zainetan sartzea. Zeinek esperoko zuen dopin teknikarik hoberena zerua zainetan sartze izango zela. Dirudienez guztia Rebellin-en positiboaren ikerketak eman du ezagutzera teknika berri hau. Dirudienez Molleta txirrindulariari, orduan Gerolsteiner taldeko taldekidea […]

Colomen positiboa

Jakin berri denez, Colom Mallorkako txirrindularia EPO hartu duenaren susmopean dago. Dirudienez apirilak 2an, justu 2009ko Euskal Herriko Itzulia baino lau egun lehenago, lehiaketaz kanpo egindako analisi batean EPOa aurkitu diote txizan. Kasualitatea izango da atzo Gure Aditua Katusha taldearen ingurukoan aritu izana. Behar bada taldean Colomen positibo honen berri bazuten eta hori dela eta […]

Rebellinek ere positibo

Davide Rebellin 37 urteko italiarrak ere positibo eman du baieztatutako analisi batean. San Bonifacion jaiotako txirrindularia iazko joku olinpiarretan lortu zuen zilarrezko domina galtzekotan da, lasterketa ostean egindako analisietan CERA motako EPOa hartu zuela baieztatzen baita. Abokatuak dagoeneko Rebellinek ezer ez duela egin esan du eta B laginaren azterketa eskatu dutela. Ohiko prozedura, alegia. Rebellin […]

Amstel Gold Race. Garagardoa eta bizikleta

Asko izan dira Gasteizen alkohol tasa altuarekin bizikletaz ibiltzeagatik multa jarri dietenak. Badirudi bateragarriak ez direla bizikleta eta alkohola, baina Holanda aldean zentzua hartuko du binomio honek bihar jokatuko baita Amstel Gold Race klasiko ospetsua. 258,6 kmtako ibilbidea bete beharko dute txirrindulariek, Maastricht-etik Valkenburg-era. Ibilbidea zirkuitu ezberdinetan banatua da eta zenbait lekutatik hirutan ere pasa […]

Euskalteleko txirrindularien astea

Berandu nator, bai, baina ez nuke aurreko astean Euskaltel-Euskadi talde euskaldunak izan dituen garaipenak aipatu gabe gehiago atzeratu. Nire aitak dioen bezala “berandu baina seguru!”. Aurreko astean jokatu zen Burgosko itzulia eta bertan Fernandez de Larreak sprintean (nola ez) amaitu zen 3. etapan garaipena lortu zuen. Oker ez banako aurtengo 4. garaipena du gasteiztarrak. Bejondeizula […]

Aste Santuan… Espartako!!

Iragan larunbatetik egun batzuk pasa diren arren, Fabian Cancellara-ren erakustaldiari buruz lerroren bat idaztea derrigorrezkoa da. Suitzarrak erakustaldiak ematea gaur egun albiste ez bada ere, Milano-San Remo klasikoan eginikoak zur eta lur utzi gintuen lasterketa ikusi genuen gehientsuenok. Garaipenen zerrenda otsailean ireki zuen ordea, Californiako Itzuliko atarikoa irabazita. Ondoren ez zuen sailkapen nagusia lortu, baina […]