Etxean uso, kalean otso?

Munduko txapelduna tropeleko txirrindulari azkarrena dela gutxik jartzen dute zalantzan. Giro honetan bertan, 7 bat etapa esprintean amaitu zitezkela esan zuen Cavendish-ek, baita 5 bat garaipen lortu zitzakeela ere. Momentuz kalkuluak nahiko ondo doaz, 3tik 2 zakura. Irabazi ez duen etapa hori Danimarkan lehiatutako azkena izan zen, non Ferrari italiarrak mugimendu erratu batekin lurrera bota […]

Milano-Sanremo Tropelan jarraitzeko prest?

Orain egun batzuk aurreratu genizuen moduan, larunbat honetan jokatuko da Milano-Sanremo klasiko garrantzitsua. Tropelak lehen aldiz streaming bidez zuzenean egingo dio jarraipena eta guztiok gonbidatzen zaituztegu lasterketa gurekin jarraitzera. Tropelak kiniela egiten ez badu ere, zuen artean galdeketatxo bat prestatzea pentsatu dugu zuen ustez aurtengo garailea zein izan daitekeen galdetzeko. Zuen iritzia jakin nahi dugu […]

Cancellara bikoitzaren bila

Etxean ari da eta horrek motibazio bikoitza ematen dio Cancellarari. Gaur erlojupeko ikaragarria egin du. Bagenekien irabaziko zuela, baina erakutsi duen nagusitasuna ikaragarria izan da. Bigarrena izan den Larsson-i 1’27”ko tartea atera dio eta hori azken 200 metroetan garaipena zaleekin ospatzen joan dela, esku lekutik eskuak gora jasota. 51,58 km/h bataz besteko abiadura ikaragarrian joanda […]

Bartzelonako kaleetako erorketak protagonista

Gaurko etapak ezaugarri nagusi bat izan badu, Bartzelonako kaleetan izan diren erorketa kopurua izan da. Uztailean euri oso gutxi egiten omen du Bartzelonan, baina gaurkoan estatistiketako daturik okerrenak bete dira eta euriak protagonismoa hartu du. Ihesaldia sortu da gaurkoan ere. Protagonistak Millar, Auge eta Chavanel ziren hasieran, baina Amets Txurrukak gaur bere doaiak erakusteko irrikaz […]

Frantziako Tourra. Multzoen analisia (IV). Beste azkarrak

Azken egunetako txirrindularien zerrendetan gauzak asko aldatu ezean, 22 txirrindulari ingurutatik 2 aukeratu beharrean izango dira Tropela.net webguneko jokozaleak. Aurtengo Tourreko ibilbideari erreparatuz, sprint asko egon daitekeen susmoa izanik, multzo honetako aukeraketa tentuz egin beharrekoa dela deritzot, multzo honetako txirrindularien artean puntu asko bana baitaitezke. (Argazkia: www.dailypeloton.com) Jadanik ikus daiteke kiniela egingo dutenen artean zein […]

Amstel Gold Race. Garagardoa eta bizikleta

Asko izan dira Gasteizen alkohol tasa altuarekin bizikletaz ibiltzeagatik multa jarri dietenak. Badirudi bateragarriak ez direla bizikleta eta alkohola, baina Holanda aldean zentzua hartuko du binomio honek bihar jokatuko baita Amstel Gold Race klasiko ospetsua. 258,6 kmtako ibilbidea bete beharko dute txirrindulariek, Maastricht-etik Valkenburg-era. Ibilbidea zirkuitu ezberdinetan banatua da eta zenbait lekutatik hirutan ere pasa […]

Mekabendixx!!

Hori pentsau zian Hausslerrek Cavendishek gurpil erdia baino gutxiagogatik garaipena eskuetatik kendu zionean: “Mekabendixx!!”. Fotofinixak erabaki behar izan zuen hain sprint estua. Garbi dagoena da atzokoan bi sprinter hauek bereiztu zirela gainontzeko sprinterrengandik. Hausslerri Cavendishek bakarrik jarraitu ahal izan zion azken metroetan. Gainontzeko sprinterrek tropel nagusian jokatu zuten sprinta eta bertan Hushovd norbegiarra gailendu zen, […]

Haize berriak azken metroetan

Kontuak kontu eta gertatutakoak pasa ondoren (itzuli handietako antolatzaileen erabaki polemikoez, nolabait esatearren, ari naiz), denboraldia abian da. Aurreneko bi hilabeteotan zenbait lasterketa lehiatu dira, eta horietakoren batzuek zeresana eman dute dagoeneko. Batez ere flandestar lurretan Philippe Gilbert walloniarrak eman zuen erakustaldiak, baina ez da honakoa eztabaidagai bakarra izan. Izan ere, UCI Pro Tour zirkuitu […]