Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (3). Ikuspuntua zabaltzeko proposamenak administrazio publikoari

Luze jardun gara euskal zale eta baita kirol agintarien artean sumatzen dudan ideia falta eta pentsamendu bakarraz. Eta Euskaltel-Euskadiren nostalgiaz. Baina jarri gaitezen aurrera begira. Ondorengo lerroetan proposamen batzuk egiten saiatuko naiz, txirrindularitza profesionalak jorratu ahal litzakeen hainbat lan ildoz eta baita administrazio publikoek finantzatu ahal lituzketen zenbait arloz, elkarrekin epe ertainera euskal txirrindularitza bere osotasunean, baita profesionala ere, indartu ahal lezaketenak.

Administrazioari proposamenak:

1. Laguntza baldintzatuak. Pasa dira txeke zuriak banatzeko garaiak. Txeke zuriak ziren Euskaltel-Euskadik jasotzen zituenak (bide batez, Euskaltel enpresa pribatuaren babesletza %50an subentzionatuz) eta txeke zuriak dira EHko Itzuliak jasotzen dituenak ere. Izateagatik soilik edo maila batean egoteagatik diru bat jasotzen dute eta kito. Ez emaitzen, ez duten eraginaren edo egindako lanaren arabera. Baldintza zorrotzagoen aldekoa naiz. Ez da kantitate kontua, ez dut nik administrazio publikoaren ekarpena gutxitzea defendatzen, kontrakoa esango nuke, baina beti ere baldintza batzuei loturik, ez ezeren truke. Arlo ezberdinetan duten eraginaren araberakoak eta kudeaketa ona, zein epe ertain/luzera begira egindako lana saritzen duten laguntzak behar lukete. “Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (3). Ikuspuntua zabaltzeko proposamenak administrazio publikoari” irakurtzen jarraitu

Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (2)

Proiektu bateratua amestea zilegi da. Baina eraginkortasunaren aldetik, eta euskal txirrindularitzaren oraingo egoerari zein azken pare bat hamarkadetako hainbat esperientziei begira, proiektu bakar edo bateratu hori agian ez da estrategia zuzenena txirrindularitzaren garapenari dagokionez. Adibide batzuekin azaltzen saiatuko naiz, txirrindularitzan ere, 1+1 askotan ez direlako 2ra ere iristen, batik bat gure herrian.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Bizikleta eta Euskal Herriko Itzulia elkartzera bultzatu zituen. “Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (2)” irakurtzen jarraitu

Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (1)

Atzo, Andoni Urbistondo kazetariak zale askok buruan dituen hainbat galdera jarri zituen paperean Gara egunkarian. Aztergai izan zuen 2018an euskal txirrindularitzan emango den berrikuntza nagusienetako bat: Euskadi-Murias taldearen saltoa profesional mailara eta Euskadi Fundazioaren aro berria, Mikel Landaren gidaritzapean eta berriro kontinental mailan. Baina begirada zabaldu eta 2019an ere jarri zuen jomuga: «Zein izango da 2019ko egoera? Berbera? Bestelakoa? Bi taldeek jarraituko dute? Zein mailatan? Bakarra osatzeko elkartuko dira?» “Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (1)” irakurtzen jarraitu

Emozio gutxiko lehia ziklo-krosean

Hilabete baino gehiago da ziklo-kros denboraldia martxan dela eta aurreko urteetako lehia faltan botatzen da. Oraindik luzea da denboraldia baina oraingoz, Mathieu van der Poel holandarrak ez du areriorik izan. Irailean Estatu Batuetan, uda giroan ospatu ziren bi Munduko Kopako probak erraz irabazi zituen eta berdin Koksijdeko (Belgika) zirkuito hondartsu eta mitikoan ere.

Eta denboraldiaren lehen zati hau borobiltzeko, pasa den igandeko Europako txapelketan, Tabor, Txekian, erraz nagusitu zen. Tartean beste hainbat proba ere poltsikoratu ditu, eta batzuetan zerbait estuago ere hartu dute Poulidorren biloba, Koppenbergcross-en adibidez, Flandriako Itzuliko muino ezagunaren inguruan egiten den lasterketan.

“Emozio gutxiko lehia ziklo-krosean” irakurtzen jarraitu

#232 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

Iban (@piban) eta Egoitz (@elizaso) arduratu dira 2017ko Espainiako Vueltako 21. etaparen eta orokorrean Vueltaren inguruko podcast hau grabatzeaz. Bertan nola azken etapa Trentinek (QST) irabazi duen kontatzen dute, bere laugarren etapa garaipena eta Quick-Step taldearen seigarrena. Hori bai, maillot berdea irabazteko gauza ez da izan eta Froomek (SKY) eraman du, sailkapen nagusiko gorria eta konbinatuaren zuriarekin batera. Horretaz aparte, beste kontutxo batzuk ere aipatzen dituzte solaskideek.