#522 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 13. etapa

Senechalek (DQT) lortu du garaipena esprintean

Espero bezala esprintean erabaki da Vueltako 13. etapa, baina gutxik espero zuena garaipena Senechalek (DQT) lortzea zen. Arazoren bat izan du Jakobsenek (DQT), baina horretaz gain, tropel burua hautsita iritsi da helmugara eta Trentin (UAE) eta beraren artean erabaki da etapa. Sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik ez, akaso Bernalek (IGD) aipatutako mozketengatik 5 segundo berreskuratu dituela, baina Eikingek (IWG) lidergoari eusten dio gaurkoaren ondoren arazorik gabe.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#357 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 17. etapa

Espero bezala, 2019ko Frantziako Tourreko 17. etapan ihesaldiak izan du protagonismoa. Bertan bi euskaldun izan baditugu ere, Trentin (MTS) izan da indartsuena eta bakarrik iritsi da helmugara. Gorka Izagirre (AST) Omar Frailerekin (AST) ihesaldian izan bada ere, azkenean 6. postuarekin konformatu beharrean izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Alaphilippek (DQT) jarraitzen du lider.

Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu duen podcast honetan, aipatutakoaz gain, Rowe (INS) eta Tony Martinen (TJV) arteko hika-mikaz aritzen da. Ondorioz Tourreko antolakuntzak lasterketatik kanporatzea erabaki badu ere, badirudi taldeak saiakeretan direla bi txirrindulariek jarraitu ahal dezaten. Azken erabakia bihar 11:00etan jakingo da.

Bihartik aurrera Alpeetako hiru etapa izango dira, aurtengo Tourreko garailea erabakitzeko etapak hain zuzen ere.

#232 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

Iban (@piban) eta Egoitz (@elizaso) arduratu dira 2017ko Espainiako Vueltako 21. etaparen eta orokorrean Vueltaren inguruko podcast hau grabatzeaz. Bertan nola azken etapa Trentinek (QST) irabazi duen kontatzen dute, bere laugarren etapa garaipena eta Quick-Step taldearen seigarrena. Hori bai, maillot berdea irabazteko gauza ez da izan eta Froomek (SKY) eraman du, sailkapen nagusiko gorria eta konbinatuaren zuriarekin batera. Horretaz aparte, beste kontutxo batzuk ere aipatzen dituzte solaskideek.

#224 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 13. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 13. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan kontatzen digu nola Trentinek (QST) bere 3. etapa garaipena lortu duen. Notizia txarra Omar Frailek (DDD) lasterketa utzi duela izan da eta orain 5 dira ditugun euskal ordezkariak. Lidergoan Froomek (SKY) jarraitzen du.

#221 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 10. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 10. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan etapa honetan ere ihesaldia tropelari gailendu zaiola kontatzen du. Trentinek (QST) lortu du etapa garaipena, bere bigarrena Vuelta honetan. Sailkapen nagusiari begiratuta, aldiz, Froomek (SKY) jarraitzen du lider baina Roche (BMC) izan da mugitu eta minutu erdiko tartea lortzeko gai izan dena sailkapeneko 3. posturaino igoz.