
Errepideko denboraldiarekin batera, Tropela.eus atariaren podcast denboraldiari hasiera emango diogu saio berri batekin. Hauxe duzue, Tropelaren Erlojupekoa. Hilero denbora hartuko dugu txirrindularitzari buruz aritzeko. Elkarrizketak, solasaldiak, analisiak eta bestelako atalak tartekatuko ditugu.
Otsaileko erlojupekoa Pello Bilbao txirrindulari bizkaitarra elkarrizketatu du Imanol Lluciak (@imanolllucia). Solasaldian, Imanol berak gidatuta, Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) partaideekin 2023ko Frantziako Tourraren Bilbok Grand Depart-a eta aurtengo Euskal Herriko Itzulia izan dituzte hizpide. Saioaren azken atalean, hilabete honetako izen propioak errepasatzen dizkigu Inaxio Esnaolak (@inaxioesnaola) atalak desberdinak aurkezteaz gain. Ea ba gustuko duzuen ekimen berri hau.
Denboraldi berri baterako prest?









Proiektu bateratua amestea zilegi da. Baina eraginkortasunaren aldetik, eta euskal txirrindularitzaren oraingo egoerari zein azken pare bat hamarkadetako hainbat esperientziei begira, proiektu bakar edo bateratu hori agian ez da estrategia zuzenena txirrindularitzaren garapenari dagokionez. Adibide batzuekin azaltzen saiatuko naiz, txirrindularitzan ere, 1+1 askotan ez direlako 2ra ere iristen, batik bat gure herrian.