Astelehenean proposamen orokor batzuk egin genituen euskal administrazioei begira. Baina erabat okerra iruditzen zait lupa haiengan bakarrik jartzea. Are gehiago, euskal txirrindularitzan, onerako edo txarrerako, gertatu(ko) denaren ardura nagusia kirol horretan lanean diharduten eragileena da. Hausnarketa hauetan txirrindularitza profesionalaz dihardugunez, haiei zuzenduko nizkieke proposamen hauek. Esan beharrik ez, aurreko postak irakurri badituzue, begi-bistakoa dela Euskadi-Murias edo berriro profesionalizatzeko bidean den Euskadi Fundazioa ditudala batik bat buruan, baina hauetariko gomendio gehienak edozein talde profesionalei edo profesional bihurtzeko asmoa dutenei baliagarriak izan dakizkie.
Estrategia landu, bakar eta desberdin baten garapena. Arrakasta izan nahi duenak helburu zehatzak behar ditu eta epe jakinetan. Continue reading “Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (4). Taldeentzat proposamenak”
Luze jardun gara euskal zale eta baita kirol agintarien artean sumatzen dudan ideia falta eta pentsamendu bakarraz. Eta Euskaltel-Euskadiren nostalgiaz. Baina jarri gaitezen aurrera begira. Ondorengo lerroetan proposamen batzuk egiten saiatuko naiz, txirrindularitza profesionalak jorratu ahal litzakeen hainbat lan ildoz eta baita administrazio publikoek finantzatu ahal lituzketen zenbait arloz, elkarrekin epe ertainera euskal txirrindularitza bere osotasunean, baita profesionala ere, indartu ahal lezaketenak.
Munduko txapelketa, Lonbardia eta Abu Dhabiko lasterketak ospatu ostean txirrindulari zaleek itxitzat ematen genion 2015 denboraldiari. Urte bat denetik utzi diguna beste behin. Kasik astirik utzi gabe dastatzeko kilometro mordoxkek utzi gaituzten fruituak hasi gara dagoeneko 2016ra begira.
Azkenean iritsi da apirilaren 7a. Euskal Herriko Itzuliko edizio berri baten hasiera eguna izan da. Lehen etapa pasa da… eta ikaragarria izan da! Gauza asko gertatu dira eta oraindik kilometro asko falta dira larunbatean Markinan azken txirrindulariak helmuga marra pasa arte. Galdera asko airean eta hurrengo egunetan erantzuten joango direnak.