#303 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

Vivianik (QST) irabazi du 2018ko Espainiako Vueltako azken etapa. Horrenbestez Sagan (BOH) etapa garaipenik gabe geratu da Vuelta honetan. Vuelta Simon Yatesek (MTS) irabazi du, Mas (QST) eta Lopez (AST) izan dituelarik podiumeko kide. Gogoratu Ion Izagirrek 9. postuan amaitu duela eta gaurkoan txirrindularitza profesionalari agur esan dion euskalduna Igor Anton (DDD) izan dela. Hau […]

Itzulia, logo aldaketa batera mugatu den komunikazio estrategia “berria”

Gaur aukera izan dut Itzulia bertatik bertara bizitzeko Zarautzen. Eguraldi paregabea egin du, ezin uka, eta giroa ere paregabekoa izan da. Hoberena presiorik gabe joan naizela da, izan ere, Itzuliako webgune ofizial eta sare sozialak kudeatzearen ardurak alde batera uzteak lasaitasun handia ematen du. Era horretan, gustura egin dugu sinadura bilketaren jarraipena eta nola ez, […]

#232 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

Iban (@piban) eta Egoitz (@elizaso) arduratu dira 2017ko Espainiako Vueltako 21. etaparen eta orokorrean Vueltaren inguruko podcast hau grabatzeaz. Bertan nola azken etapa Trentinek (QST) irabazi duen kontatzen dute, bere laugarren etapa garaipena eta Quick-Step taldearen seigarrena. Hori bai, maillot berdea irabazteko gauza ez da izan eta Froomek (SKY) eraman du, sailkapen nagusiko gorria eta […]

#185 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 21. etapa eta sailkapen nagusiak

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroko 21. eta azken etaparen analisia egiten digu mini podcast honetan. Bertan nola Van Emdenek (TLJ) erlojupekoa irabaztea lortu duen kontatzen dun, eta bigarren Dumoulin (SUN) bera, aurtengo edizioko irabazlea. Sailkapen guztiei errepasoa ematen die gogoratuz Mikel Landak (SKY) mendiko sailkapena irabazi duela lehen euskalduna izateaz gain. Tropelako sailkapenei ere errepasoa […]

Tropelan sailkapenak zuzen sartzen ditugu, nahiz eta batzuek oker zabaldu

Atzo Twitter bidez Tropelari mezu bat bidali zitzaion. Mezu horrek 2. eguneko emaitzak gaizki sartu zirela esaten zuen. Gaur beste email bat ere jaso dugu gauza berarekin. Nire kideekin komentatu nuen eta harritu samar geratu ginen. Dirudienez nahasmena Thomas txirrindulariak eragin du, edo bere postuak. Dakizuen bezala Tropelako emaitzak sartzerako garaian lasterketaren webgune ofizialetik hartzen […]

Lehen etapako sailkapenak, bihar

Amaitu da aurtengo Tourrerako kiniela egiteko epea eta iazko marka guztiak hautsiz denon artean zortzi mila kidetik gorako Tropela osatu dugu, 8.073 kinielakoa hain zuzen. A ze errekorra! Gaurko eguna (eta gaua) erabiltzaile eta partehartzaileen datuak aztertzen pasako dugu, eta arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak eta beraien kinielak ezabatu egingo dira. Adibidez, datu faltsuak eman […]