Hautagai nagusien artean puntu gutxien Portek. Kamisetaren zozketa

Aurtengo Tourraren atarian galdera luzatu genuen sare sozialen bidez: “Nork emango ditu hautagai nagusien artetik puntu gutxien?”. Gogoan izango duzuen bezala lau ziren multzo horretan genituen txirrindulariak: Contador (TFS), Froome (SKY), Porte (BMC) eta Quintana (MOV).

“Hautagai nagusien artean puntu gutxien Portek. Kamisetaren zozketa” irakurtzen jarraitu

#210 Tropela.eus podcastak: 2017ko BinckBank Tour

Ibanek (@piban) eta Egoitzek (@elizaso) 2017ko BinckBank Tour lasterketaren podcast hau grabatu dute. Bertan nola Eneco Tour bezala ezaguna zen lasterketa aurten BinckBank Tour izenez lehiatuko dela kontatzen dute. Tropelan estreneko aldia izango da lasterketa hau jokoan izango dena. Bi solaskideek beraien iritzia ematen dute.

#209 Tropela.eus podcastak: 2017ko Donostiako Klasikoa

Podcast hau Iban Hernandezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute. Bertan aurtengo ibilbidea luzeagoa (231km) eta mendate puntuagarriago gehiago baditu ere, azken edizioetakoa bezalakoa dela diote. Kinielari ere errepasoa ematen diote, baina oraindik zerrenda behin-behinekoa denez, izen propioak baino kinielak egiteko irizpideak ematen dituzte.

Argazkia: Tim de Waele

Itzulia efektua. Nazioartean Basque Country markaren gain duen eragina

Eusko Jaurlaritza buru-belarri dabil Basque Country marka bultzatzen. Nazioartean oihartzuna izatea da helburua, batik bat turismoari begira baina baita gure herrialdea industrializatua, aurreratua eta inbertsioetarako egokia bezala salduz.

Euskal Herria hainbat kontuk egiten dute ezaguna nazioartean eta hortaz gain, inbertsio handiak egiten ari dira hainbat kanpainetan. Baina zerk uste duzue eragiten duela nazioartean interes gehien: Game of Thrones hemen grabatu izanak? Athletic edo Guggenheim efektuak? Gure sukaldari izarrek? Sanferminek? Gure agintariek atzerrira egiten dituzten txangoek? Donostiako Zinemaldiak? Iberdrolaren emaitza ikusgarriek? “Itzulia efektua. Nazioartean Basque Country markaren gain duen eragina” irakurtzen jarraitu

#208 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 21. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 21. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Etapa garaile Groenewegen (TLJ) izan da. Horretaz gain sailkapen nagusia nola geratu den kontatzen digu: Froome (SKY) garaile, Uran (CDT) bigarren eta Bardet (ALM) hirugarren.

Gainontzeko sailkapenei begira, Matthews (SUN) izan da erregulartasunaren jabe, mendikoa Barguil (SUN) taldekideak eraman du, gazteena Simon Yatesek (ORS) eta taldekakoa SKY taldeak.

Euskaldunei dagokionez lehena Mikel Landa (SKY) izan da, podiumetik segundo bakarrera geratu dena.