#233 Tropela.eus podcastak: 2018ko Paris-Niza.

2018ko denboraldia Paris-Nizarekin ekingo dio Tropelak. Lehen kinielaz hitz egiteko Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast honetan. Bertan aurtengo itzuliak izango dituen berezitasunez hitz egiten dute, eta nola ez, kinielako multzoez.

Txomin Juaristi: “Euskal Herrian maila ona ikusten dot”

>>Estreineko denboraldi hasieran, maila onean aritu da 22 urteko Markinarra<<

Badirudi Euskal Herriko txirrindularitza berpizten ari dela. Euskaltel taldearen agurraren ostean, gazteek goi mailako lasterketa batzuetan egoteko aukera dute bai Euskadi Basque Country Murias (Profesional Continental) eta Euskadi Fundazioaren (Continental) eskutik. Bigarren hau azken urteetan afizionatu mailan igaro ondoren, aurrera pausoa eman du Mikel Landaren laguntzarekin.

Laranja kolorea bereganatuz, Fundazioaren 25. urtean, Jorge Azanzak zuzentzen duen Euskadik iazko gazteetako sei txirrindulariekin eta beste hainbat fitxaketekin aurre egin dio erronka honi. Horietako bat dugu 2018 arte areriotzat zuten, Txomin Juaristi igotzaile Markinarra. Baqué BH-n ibilitako gazteak debut itzela izan du Mallorca-ko Challengeean eta Andaluziako Itzulian protagonista izanda. “Oso gustora na zelako hasieri euki duten tenporadan, pare bat eskapada harrapatu dut, nire burua ezagutu det ta ezin nau kejau” dio Palman Mendiko sariko eta konbinatuko garaileak. “Txomin Juaristi: “Euskal Herrian maila ona ikusten dot”” irakurtzen jarraitu

Biziberrituta

Beste bat dirudi Elia Viviani italiarrak. Baina bera ez da aldatu, soilik taldea aldatu du. Skyren maillota erantzi eta Quick Stepena jantzi duenetik biziberrituta dabil Isola della Scala herrian jaiotakoa txirrindularia. Duen abilezia agerian utzi du sasoi hasieran eman dioten konfiantza eskertzeko. Pistan lorturiko emaitza paregabeak errepidean berdintzeko gogorik ez zaio falta.

“Biziberrituta” irakurtzen jarraitu

Kigaliko enbaxadorea

Txirrindularitzaren garapenak eta profesionalizazioak gauza on eta ez hain onak ekarri ditu. Ontasunen artean bada bat azpimarratzekoa dena. Munduko txoko desberdinetan lehiatzen diren lasterketa gero eta gehiago ezagutzen ditugu. Horren ondorio da Ruandako itzuliak izandako oihartzuna. Kigaliko aldapatzarrari esker egin da, batez ere, ezaguna. Roubaixeko harbideak Anglirun jarriko balira, Kigaliko hormaren antza izango luke.

Joseph Areruya (Dimension Data for Qhubeka) gaztea izan zen itzuliko irabazlea. Halere, hamaikagarren sailkatu zen Kigaliko aldapan. Beste gazte bat izan lehena helmugan; Valens Ndayisenga, 2016ko sailkapen nagusia eskuratu zuena. Areruyaren lorpena ez zen oharkabean igaro. Izan ere, hilabete batzuk lehenago 23 urtez azpiko Italiako Giroan garaipen historikoa lortu zuen.

“Kigaliko enbaxadorea” irakurtzen jarraitu

Van Aert historia egiten 3. ortzadar maillota jarraian irabaziz

Astakeria bat dirudi idatziko dudanak, baina sorpresa bat izan da gaur Wout van Aert belgikarrak irabaztea Munduko ziklo-kros txapelketa. Sorpresa erlatiboa noski, aurreko bi urteetan ere bera izan baizen garailea, baina faborito nagusia Mathieu van der Poel genuen. Ostiralean idazten genuen 26 lasterketa irabazita eta Munduko Kopa eta Europa Txapelketak irabazita aurkezten zela irteerako lerroan 23 urteko gazte nederlandarra. “Van Aert historia egiten 3. ortzadar maillota jarraian irabaziz” irakurtzen jarraitu