Urteko zitarik handienetakoa hemen da jada. Astebete baino ez da falta datorren urtean zehar ortzadar maillota soinean zeinek eramango duen jakiteko. Honezkero gehientsuenok jakingo duzuen bezala, Kopenhage-ko ibilbideak gogortasunerako tarte gutxi eskaintzen du, Munduko Txapelketa Danimarka-ko hiriburuan jokatzearen ondorio. Hala ere, zailtasun txiki horietako bat helmugan egoteak batzuen eta besteen aukerak baldintzatuko ditu. Horrela bada, faborito argirik gabeko lehia aurkezten zaigu hasiera batean.
Igandean txirrindulari asko izango da dominiaren bat eskuratzeko moduan azalduko dena, edo bere burua horretarako gai ikusiko duena behintzat. Kinielei begira badaude aurreneko postuan egotea hein handi batean ziurtatu baina garaipenerako itxaropen gutxi daukatenak. Kasu honetan, guk podiumeko goreneko postua zapaltzeko faboritoak zeintzuk diren aukeratu eta jarraian izendatu ditugu, euren izena ortzadar kolorez janzteko hautagai nagusiak, alegia:
1. Thor Hushovd (Norvegia): egungo txapelduna, ezaugarri horregatik baino urteek aurrera egin ahala erakusten ari den dohain guztiengatik dugu aurreneko postuan batez ere: bere erresistentziak bete-beteko sprinterren abiadurari aurre egitea ahalbidetzen dio ibilbide luze eta zailetan. Kasu honetan, luzeraz gain helmugako malda txikia alde izango du. Lasterketa gogor baten ostean egon litekeen sprintean da batez ere faborito. “København ’11: hamar izen, ortzadar bakarra.” irakurtzen jarraitu
Datorren astean zehar jokatuko dira aurtengo Munduko Txapelketako lasterketa ezberdinak. Hitzordua Kopenhagenen da aurten. Tropelako lehiaketan iaz bezala elite mailako erlojuaren kontrako saioa eta errepidekoa jokatuko dira. Lehena asteazkenean jokatuko da eguerdiko 12:30etatik aurrera eta bigarrena, errepidekoa, igandean goizeko 10:00etatik aurrera.
1997an eman zion hasiera bere ibilbide profesionalari. Once taldearekin hasi zen, Manolo Saiz-en eskutik. Baina zalegoak CSC taldean hasi zenean ezagutu zion batez ere. 2003An Frantziako Tourrean etapa bat irabazi zuen (Pirinioetako lehena, eta agian oso ondo oroitzen naiz Tour hura ikusgarria izan zelako: Armstrong – Ullrich bataila, Zubeldia – Mayo Euskaltel-Euskadi tandema ikuskizuna emanez eta gainera Alpe d´Huez-en etapa poltsikoratuz, Belokiren erorketa eta ondorioz amerikarraren ziklo kros espektakulua…). Nik 2003ko uztaileko egun hartan ezagutu nuen Leganesen jaiotakoa baina El Barracon (Avila) finkatutakoa. Oso forma bitxian ospatu zuen etapa garaipena (eta era original batean): txupete bat atera zuen mailloteko poltsikotik eta ahoan sartu zuen. Ivan Bassoren alde lan egin arren Tour hartan, sailkapen nagusian 9. tokian amaitu zuen.
Gaurko honetan utziko didazue pixka bat luzatzen eta aldez aurretik horregatik barkamena eskatzen dizuet. Baina uste dut jorratuko dudan gaiak merezi duela eta gainera zenbait gogoeta sakon egiteko parada dela iadanik errepideko txirrindularitza denboraldia ia-ia amaituta dagoenean. Gogoratu Tropela.net-en urteko azken lehiaketa datorren asteburuan jokatuko dela: