Badirudi ez zirela hain txarrak

Gaurko honetan utziko didazue pixka bat luzatzen eta aldez aurretik horregatik barkamena eskatzen dizuet. Baina uste dut jorratuko dudan gaiak merezi duela eta gainera zenbait gogoeta sakon egiteko parada dela iadanik errepideko txirrindularitza denboraldia ia-ia amaituta dagoenean. Gogoratu Tropela.net-en urteko azken lehiaketa datorren asteburuan jokatuko dela: Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketa, horren inguruan ere berri emango […]

Riccò kartzelara eta Saunier etxera

VDB adiskideak eman digu Ricc�ren positboaren berri. Ezusteko latza txirrindularitzarentzat zalantzarik gabe eta Beltran eta Due�asek zeresana eman badute azken egunotan, Ricc�renarekin errematatu delakoan nago. Aurreko artikuluan ia bi espainiarrak azkena izango al ziren galdetzen nuen, baina garbi da ezetz. Eta beharbada ez da italiar gaztearekin amaituko. Liquigas eta Barloworld taldeek lasterketan jarraitzen dute, baina […]

Zer gertatzen ari zaio Saunierri?

Ikusita Martxante madrildarra ez dela errekuperatu –ultzeradun kolitisa–, Saunierrek Tourrera Ricco eramatea erabaki du. Oso erabaki bitxia. Beraz, Giroan horrenbeste espero genuen Ricco-Piepoli binomioa Frantzia aldean ibiliko da. Biak ere, egun asko lehiaketatik kanpo egon ondoren: Piepoli erorketek utzitako ondorioetatik errekuperatzen ibili da eta Ricco ez da lehiatu Giroa bukatu zenetik. Saunierrek ez daki zer […]

Mayoren laginak

Euskal txirrindulari asko ginen abuztuaren 20a noiz iritsiko ote zen zain, hori izango baitzen Mayoren kontraanalisiaren berri emango zigun data. Prentsan begiratu genuen, internet sarean webguneetan surfean aritu ginen, irrati-telebistei harreta berezia jarri genien, baina abuztuko aste harek kontraanalisiaren berririk ez zigun eman. Denborak aurrera egin zuen eta Mayok Kalakan eginiko agerraldi publikorarte ia ahaztu […]