Lan eginez gero, emaitza onak lor daitezke

Ez gaitu harritu. Espero zitekeen zerbait zen. Kontrakoa gertatu izan balitz ere normaltzat hartuko genukeen. Atzo eguerdian Carlos Sastrek prentsaurreko baten bidez agur esaten zion txirrindularitza profesionalari. 35 urterekin eta azkeneko 15ak kirol honi estuki lotuta.

1997an eman zion hasiera bere ibilbide profesionalari. Once taldearekin hasi zen, Manolo Saiz-en eskutik. Baina zalegoak CSC taldean hasi zenean ezagutu zion batez ere. 2003An Frantziako Tourrean etapa bat irabazi zuen (Pirinioetako lehena, eta agian oso ondo oroitzen naiz Tour hura ikusgarria izan zelako: Armstrong – Ullrich bataila, Zubeldia – Mayo Euskaltel-Euskadi tandema ikuskizuna emanez eta gainera Alpe d´Huez-en etapa poltsikoratuz, Belokiren erorketa eta ondorioz amerikarraren ziklo kros espektakulua…). Nik 2003ko uztaileko egun hartan ezagutu nuen Leganesen jaiotakoa baina El Barracon (Avila) finkatutakoa. Oso forma bitxian ospatu zuen etapa garaipena (eta era original batean): txupete bat atera zuen mailloteko poltsikotik eta ahoan sartu zuen. Ivan Bassoren alde lan egin arren Tour hartan, sailkapen nagusian 9. tokian amaitu zuen.

“Lan eginez gero, emaitza onak lor daitezke” irakurtzen jarraitu

Badirudi ez zirela hain txarrak

Gaurko honetan utziko didazue pixka bat luzatzen eta aldez aurretik horregatik barkamena eskatzen dizuet. Baina uste dut jorratuko dudan gaiak merezi duela eta gainera zenbait gogoeta sakon egiteko parada dela iadanik errepideko txirrindularitza denboraldia ia-ia amaituta dagoenean. Gogoratu Tropela.net-en urteko azken lehiaketa datorren asteburuan jokatuko dela: Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketa, horren inguruan ere berri emango dugu, nola ez, leku honetan.

Geox taldearen inguruan gogoeta batzuk bultzatu nahi ditut. Vuelta amaitu da eta askorentzat sorpresa izan da sailkapen nagusiko irabazlea. Tropelako kinieletan faboritoen artean zeuden Wiggins, Nibali edo Igor Anton bera. Hirurek ezin izan diote aurtengo edizioaren garaileari aurre egin: Juanjo Cobo, Geox taldeko kantabriarra (Tropelako kinieletan soilik % 12,5ak aukeratu zuen txirrindulari hau).

“Badirudi ez zirela hain txarrak” irakurtzen jarraitu

Tropela Gasteizen: 20. etapako helmugan

Amaitu da Espainiako Itzuliak Euskal Herrian egin duen ibilbidea aurtengoan behinik behin. Gasteizko helmugan Bennati italiarrak erdi mailako etapetan duen trebeziaz garaipen polita lortu. Sailkapen nagusiari dagokionez, Cobo kantabriarrak ongi mantendu du lidergoa eta esku-eskura du bihar Madrilen garaipena.

Euskal zalegoak gohitik behera estali ditu gaurkoan ere errepideak. Eta euskal txirrindulariak ere protagonista izan dira zaleek emandako indarra baliatuz. Emaitza Euskaltel-Euskadi taldeak gaurkoan irabazi duen taldekako sailkapena.

Honetaz eta gehiagoz aritu gara helmugan Amets Txurruka eta Matxin Geox-TMC taldeko zuzendariarekin.

Tropela Bilbon III: 20. etaparen irteeratik

Bilbon eman zaio irteera Espainiako Itzuliko azken aurreko etapari.
Euskal zalego andanaren aurrean eta bero ikaragarri batekin ekin diote
txirindulariek gaurkoari. Bertan izan da Tropela Elkartea.

Etapa goreabeheratsua, Bizkaia, Gipuzkoa eta azkenik Arabako
lurraldeak zeharkatuko ditu. Euskal txirrindulariak saiatuko direla
konfirmatu digute. Ea zorterik daukaten!

Tropela Bilbon II: Igor Antonen garaipena etxean

Euskaltel Euskadiko txirrindulariak irabazi du Espainiako Vueltako 19. etapa, Bilbon bukatu dena. Igor Antonek, Gorka Verdugok, Bruseghinek eta Dyachenkok osatu dute eguneko ihesaldia 29. kilometroan. Vivero mendatearen 2. igoeran laukotea sakabantu egin da: Igor Antonenk eta Bruseghinek aurrera egin dute, eta azkenean galdakaoztarrak atzean utzi du Movistarreko italiarra Viveroko malda gogorretan. “Tropela Bilbon II: Igor Antonen garaipena etxean” irakurtzen jarraitu