Azken egunetako txirrindularien zerrendetan gauzak asko aldatu ezean, 22 txirrindulari ingurutatik 2 aukeratu beharrean izango dira Tropela.net webguneko jokozaleak. Aurtengo Tourreko ibilbideari erreparatuz, sprint asko egon daitekeen susmoa izanik, multzo honetako aukeraketa tentuz egin beharrekoa dela deritzot, multzo honetako txirrindularien artean puntu asko bana baitaitezke.

(Argazkia: www.dailypeloton.com)
Jadanik ikus daiteke kiniela egingo dutenen artean zein diren multzo honetako gustukoenak, Farrar, Pozzato, Haussler eta Ciolek, lauak %25tik gorako zenbakiekin.
Tyler Farrar ageri da denen artean nabarmen gustukoen. Italiako Giroan, nire iritziz hemen baino multzokide eskasago batzuk alboan zituela, %21,7k “bakarrik” aukeratu zuten baina bertan egindako lan onaren ondorioz (egia esan, denboraldi osoan dabil ondo) bere zenbakiak gora egin dute. Bere maila onean jarraituko duelako ustean al zarete? Giroko maila lortuko balu, benetan aukera ona.
Filippo Pozzato Tropela.net-en antolatzen diren porretan beti izaten da askotan aukeratua. Txirrindulari aparta izanik ere, ez zait iruditzen berarentzat aproposak izan daitezkeen etapa asko daudenik Tourrean. Pixkat harritu egiten nau hainbeste pertsonek aukeratu izana. Gutxirako balioko baldin badizue ere, nik hartuko ez dudala garbi dut. Ikusiko dugu Tourrak aurrera egin ahala Pozzato aukeratu duenen batek hitz hauek gogora ekartzen dizkidan edo ez.

(Argazkia: esteka)
Gerald Ciolek eta Heinrich Haussler dira gehien aukeratu dituzuen hurrengoak. Gerald Ciolek–en denboraldia ezin esan zeharo ona denik, batez ere imajinatzen zaizkion dohaiak kontutan harturik baina Milram taldean Förster izango ez denez, sprintetako gizon garbia berau izango dugu, batez ere Wrolich-en laguntza baliatzen saiatuko delarik.
Hausslerren kasua berriz, zeharo desberdina dugu. Sekulako denboraldia darama eta sprinterako dituen dohaiak agerian geratu dira, dena den, ezin ahaztu Thor Hushovd taldekide izango duela eta ez dut batere garbi inork bestearen lanean ibiltzeko asmorik duen, bakoitza bere aldetik ibiliko den… datu hori jakiten duenak aukeraketa ona egin dezake kasu honetan. Aurtengo Hausslerren sprintak ikaragarriak izan badira ere, uste dut Hushovd taldekide izateak atzera botako nauela aukeraketarako orduan.

(Argazkia: www.letour.fr)
Hortik aurrera, aukeraketa pixkat zabalduxea dago. Gizon azkarrak direla askotan erakutsi duten izen asko agertzen dira bertan, Napolitano, Furlan, Feillu, O’Grady, Van Avermaet, Duque… aukeraketa on bat egiteko, bakoitza zein asmorekin doan jakitea da gomendagarria, batzuk bakoitzaren taldeburuen alde lanean ibiltzeko arriskua izan baitezakete (O’Grady edo Van Avermaet-en kasu) edo heuren taldean beste sprinterren bat izan daitekeelako (Pozzato – Napolitano–Trusov, Van Hummel–Veelers, Lorenzetto–Furlan…)
Hauek danak kontutan hartuta egin beharreko hautaketa duzue. Ni, kiniela egiterakoan gehiengoak egin duen aukeraketatik pixkat urruntzea gustatzen zaionetako naizela kontutan hartuta, azken bi argazkietan agertzen diren bi txirrindulariekin, Gerald Ciolek eta Greg Van Avermaet bikotearekin geldituko naiz. Litekeena da bigarrena Evans taldeburuaren alde lan egin eta sprintetan sartzeari uko egin beharrean izatea baina apostu honetxekin geratzen naiz.
Pixkat gehiago arriskatu nahi duenarentzat, aproposak ikusten ditut Romain Feillu edo Kenny Van Hummel bezalako txirrindulariak, oso oso jende gutxik hartu dituztela kontutan harturik.
Zorte on denori!!!

Ikusiko zenuten bezala, kiniela egin duzuenon artean
Gertatu zena sinistu ezinik, Sergio Levi medikua amildegian behera zihoan, Pedro Horrillo erreskatatzeko asmoz. Pedro Horrillo, edo bere gorpua, Levik ez baitzeukan ermuarra bizirik aurkitzeko inolako esperantzarik. Baina han aurkitu zuen, 80 metro beherago, lurrean etzanda, goitik behera odolez beteta, izan ere, erorikoan denetarik jo zuen Pedrok: adarrak, harriak… azken finean, bere gorputz sendoak zulorako bidean aurkitu zuen guztia. Lurrean etzanda zegoen, begiak zabalik, baina konortea galduta. Baina medikua bi metrotara inguratu zenean, txikitutako gorpu hura jaso egin zuen. “Nola deitzen zara?”-galdetu zion medikuak. “Me chiamo Pedro”, erantzun zuen ermuarrak, bere ezker oin zaurituaren gainean oreka nolabait mantenduz. Levik lasaitasuna eskatu zuen, eta lurrean etzan zuen, berriz.
Prentsaurrekoa eman zuen mahaira arteko ibilbidea luzea eta geldoa izan zen, eta han zeuzkan tratatu duten medikuak zain. Ibilbide geldoa, baina zoragarria. “Azken asteotan lan muskulu-eskeletikoa egin dugu, eta gaur bere kabuz gela honetan sartu izanak argi eta garbi uzten du bere eboluzioa nolakoa izan den” – esan zuen Felipe Lucenak, Barne-Medikuntza Saileko medikua denak. Bide batez, ermuarraren trinkotasun fisikoa goraipatu zuen: “Oso gizon sendoa da. Sendotasun horri eta aurrera ateratzeko gogoei esker errekuperazio zoragarria izan du, denok espero genuena baino askoz hobea”. “Denok egon gaitezke oso-oso pozik Pedro gaur hemen gurekin egoteagatik” – zioen Juan Ramón ValentÃk, Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako zuzendariak. “80 metroko amildegi batetik erortzea… Oso erreskate konplikatua gainditu du, eta kirurgia serie gako bat, kolpeen ondorioz birrindutako gorputzaren zatiak birkokatzeko. Horregatik egon gaitezke denok pozik gaur Pedrok bere kabuz dena azaldu duelako. Baina esfortzu nagusia berea izan da. Gorputza ez bada behar besteko indartsua, kirolariaren egoera orokor eta borrokarako animo gabe, ezin izango genuke ezertxo ere egin”. Bi medikuekin bat zetorren Pablo DÃaz de Rada, Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako espezialista. Honek ere Pedroren eboluzio harrigarria azpimarratu zuen, txirrindulariaren jarrera eta diziplina goraipatuz, baina optimismo neurrigabea baretzen saiatu zen. “Bizimodu normal batera itzultzea? Laster izango da bizikleta bat berriz hartzeko gai, pasiotxo bat egiteko, baina zoritxarrez, errotulako zauriak direla eta (errotulak asko sufritzen du txirrindularitzan), itxaron egin beharko dugu bere eboluzioa ikusteko. Orduan jakingo dugu zein maila har dezakeen bizikleta baten gainean. Pedroren organismoa oso gogorra da, bai, baina horri ezin zaio eperik jarri”.
Lance Armstrong :
Alberto Contador:
Cadel Evans:
Levi Leipheimer:
Denis Menchov:
Carlos Sastre: