Ikusiko zenuten bezala, kiniela egin duzuenon artean kamisetak zozketatzen ari gara egunero. Hala ere kontuan izan behar duzue erabiltzaileok zozketan parte hartu ahal izateko baldintzetako bat erabiltzailea aktibatua izatea dela. Konturatu gara asko zaretela erabiltzailea oraindik aktibatu ez duzuenak eta nahiz eta kiniela egin, zozketarik kanpo geratzen ari zaretenak.
Erabiltzailea aktibatzeko bidea oso erraza da: behin logeatzen zaretenean eta oraindik erabiltzailea aktibatu gabe baduzue, mezu bat azalduko zaizue erabiltzailea aktibatzeko esanaz. Mezu horren gainean klik egin eta automatikoki email bat bidaliko zaizue zuen posta elektronikora. Zuen postara joan beharko duzue eta email honetan agertzen den linkean klik egin eta erabiltzailea aktibatua izango duzue. Oso erraza, ezta?
Zorte on oraindik kamisetarik tokatu ez zaizuenoi eta zorionak irabazleei!