2011ko Itzuli Handien ibilbideak (III). Espainiako Vuelta

Aurkeztu berri da aurtengo hirugarren Itzuli Handiaren ibilbidea, kasu honetan, abuztuaren 20an – aurreko urtetan baino astebete lehenago – Benidormen taldekako erlojupeko batekin hasiko den Espainiako Vuelta. Hemen inguruan aspaldiko urtetan baino zarata gehiago atera du aurkezpen honek, urte mordo baten ondoren, Euskal Herritik pasatuko delako lasterketa. Dena den, puntu honek luze jo dezakeelako, utz […]

2011ko Itzuli Handien ibilbideak (II). Italiako Giroa

Tourraren ibilbidea aurkeztu eta egun gutxira, Italiako Giroaren ordua izan da. Larunbatean aurkeztu dute italiarrentzat hain maitatua den txirrindularitza proba. Beti gertatzen den moduan, aurkeztu aurretik baziren ibilbideari buruzko zurrumurru batzuk kalean baina egia esateko, gehiegizkoa iruditzen zitzaidan esaten ari zen guztia edizio bakarrean izatea eta zailtasunean “mozketak” espero nituen. Baina iritsi zen larunbata, eta […]

2011ko Itzuli Handien ibilbideak (I). Frantziako Tourra

Aurkeztu berri dute Parisen, 2011.ko lehen itzuli handiaren ibilbidea, Frantziako Tourrarena. Hurrengo aurkezpena Italiako Giroarena izango da eta azkena Espainiako Vueltak izan da. Azken urteetako ibilbideek ez naute gehiegi betetzen. Beti daude salbuespenak baina orokorrean ibilbide kaskarrak iruditzen zaizkit, batez ere Frantziako Tourrekoak inongo berrikuntzarik gabekoak (eta izaten direnak txarrerako) eta Espainiako Vueltakoak, oso zailtasun […]

Flandesko Tourra 2010

Gerturatu dira urte osoan gustuen jarraitzen ditudan bi probak, Flandesko Tourra eta Paris – Roubaix. Munduko Txapelketako ibilbideak laguntzen duenean, hori izaten da hirugarrena, baina Flandesko Tourra eta Paris – Roubaix klasiko handiak ikusten pasatzen dut nik ondoen. Ez naiz gehiegi luzatuko proba honen ibilbide, historia eta abarrekin, RVV, neuk baino hobeto ezagutuko baitituzue. Itzuli […]

Contador helburuak aldatuz

Bukatu berri da aurten Alberto Contadorrek korritu duen bigarren lasterketa. Bietan nagusi izan dugu Pintoko txirrindularia, Algarven aurrena, Paris-Nizan ondoren. Astebeteko eta itzuli haundietako txirrindularirik onena dugu inongo zalantzarik gabe. Jendeari gehiago edo gutxiago gustatuko zaio baina hori momentu honetan behintzat ukaezina dela dirudi. Urte hasieran egin zuen egutegiaren arabera, Kataluniako Volta eta Euskal Herriko […]

Pirinioei agur!

Pasatu dira bada Tourrean urteetan zehar hain ospetsu egin diren Pirinioak. Aspalditik aipatua genuen aurtengo ibilbidea zeharo kaskarra zela eta horrek, txirrindularien jokabidearekin batera, ikusi ditugun Pirinioak ikustera eraman gaitu. Pentsatu nahi dut, Preudhommek datorren urterako kontutan hartuko duela hau eta ganorazko ibilbideetan pentsatzen hasia dela jada. Ibilbideak laguntzen duenean ere lanak izaten dira oraingo […]

Hau al da gustatzen zaigun txirrindularitza?

Etapa bere osotasunean jarraitzeko modurik izan ez badut ere, ikusi dudan apurrak, sailkapenei emandako begiradatxo bat eta foroetan jendearen hitzak irakurtzea nahikoa dut, gaurkoan ere, itzuli handietako mendiko etapa lotsagarri bat ikusi dugula aipatzeko. Iheslariei 15 minuturainoko tartea hartzen uzten dion tropelak berak erakusten du lehiarako zuen gogoa, edo hobeto esanda, gogo eza. Hainbeste eta […]

Traizioa?

Atzoko Cavendish-en garaipen berriak ez du jadanik inor harrituko. Esprinter gaztea sekulako garaipen sorta hasi da pilatzen eta oraindik urte askotako erregetza nabaritzen zaio. Dena dela, atzoko etapako momenturik interesgarriena helmugarako 30km inguru gelditzen zirela gertatu zen. Haizearen laguntzaz, eta Team Columbia-HTC taldearen poderioz, tropela aurreko postuetan apurtu zen, aurrean Team Columbia-HTC talde osoaz gain, […]

Frantziako Tourra. Multzoen analisia (IV). Beste azkarrak

Azken egunetako txirrindularien zerrendetan gauzak asko aldatu ezean, 22 txirrindulari ingurutatik 2 aukeratu beharrean izango dira Tropela.net webguneko jokozaleak. Aurtengo Tourreko ibilbideari erreparatuz, sprint asko egon daitekeen susmoa izanik, multzo honetako aukeraketa tentuz egin beharrekoa dela deritzot, multzo honetako txirrindularien artean puntu asko bana baitaitezke. (Argazkia: www.dailypeloton.com) Jadanik ikus daiteke kiniela egingo dutenen artean zein […]

Katusharen “klausula”

Atzoko berrietako bat Steegmansek Dauphiné Libéré proban irteterik izan ez zuela izan zen. Ez zen beste askotan bezala antolakuntzaren agindu bat izan, bere taldearena baizik. Dirudienez, talde bertako Pfannberger austriarraren positiboaren ondoren, Katusha taldeko arduradunen beren txirrindulariei klausula bat sinarazi nahi izan die, non bertan, positibo arazo bat izan ezkero, euren urteko soldataren boskoitza izango […]