Ongi etorri, Pedro

barrankoGertatu zena sinistu ezinik, Sergio Levi medikua amildegian behera zihoan, Pedro Horrillo erreskatatzeko asmoz. Pedro Horrillo, edo bere gorpua, Levik ez baitzeukan ermuarra bizirik aurkitzeko inolako esperantzarik. Baina han aurkitu zuen, 80 metro beherago, lurrean etzanda, goitik behera odolez beteta, izan ere, erorikoan denetarik jo zuen Pedrok: adarrak, harriak… azken finean, bere gorputz sendoak zulorako bidean aurkitu zuen guztia. Lurrean etzanda zegoen, begiak zabalik, baina konortea galduta. Baina medikua bi metrotara inguratu zenean, txikitutako gorpu hura jaso egin zuen. “Nola deitzen zara?”-galdetu zion medikuak. “Me chiamo Pedro”, erantzun zuen ermuarrak, bere ezker oin zaurituaren gainean oreka nolabait mantenduz. Levik lasaitasuna eskatu zuen, eta lurrean etzan zuen, berriz.

Bost aste geroago, Bergamoko ospitalean hasierako egoera larriena pasatu ostean, koma farmakologikotik istripua baino 3 egun geroago bonbilla baten argipean esnatu ostean, Pedro Horrillok gurpildun aulkia Nafarroako Unibertsitateko Klinikaren konferentzia-gelaren aurrean gelditu zuen. Kuraiaz beteta, Lorenak (bere emaztea, istripuaren egunean Bergamora bidaiatu zuena, berekin egoteko) emandako bi muletak hartu eta jaiki egin zen. Pedrok komunikabideen eskaera guztiak atzeratu zituen, “egoera on batean egon arte”, eta atzo bere burua prest ikusi zuen. Gelan sartzearekin batera, isiltasuna egin zen, argazki kameren flashek apurtu zuten isiltasuna. Mirariaren kulminazioa zen. Pedrok irribarre bat egin zuen eta bi hitz ahopean aipatu: “entrada triunfal”. Sarrera garailea. Bai, atzo garailea bera izan zen. Baina bera ondo ikustearekin txirrindularitzak eta zaleok ere zertxobait irabazi genuen.

horrillo-muletasPrentsaurrekoa eman zuen mahaira arteko ibilbidea luzea eta geldoa izan zen, eta han zeuzkan tratatu duten medikuak zain. Ibilbide geldoa, baina zoragarria. “Azken asteotan lan muskulu-eskeletikoa egin dugu, eta gaur bere kabuz gela honetan sartu izanak argi eta garbi uzten du bere eboluzioa nolakoa izan den” – esan zuen Felipe Lucenak, Barne-Medikuntza Saileko medikua denak. Bide batez, ermuarraren trinkotasun fisikoa goraipatu zuen: “Oso gizon sendoa da. Sendotasun horri eta aurrera ateratzeko gogoei esker errekuperazio zoragarria izan du, denok espero genuena baino askoz hobea”. “Denok egon gaitezke oso-oso pozik Pedro gaur hemen gurekin egoteagatik” – zioen Juan Ramón Valentík, Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako zuzendariak. “80 metroko amildegi batetik erortzea… Oso erreskate konplikatua gainditu du, eta kirurgia serie gako bat, kolpeen ondorioz birrindutako gorputzaren zatiak birkokatzeko. Horregatik egon gaitezke denok pozik gaur Pedrok bere kabuz dena azaldu duelako. Baina esfortzu nagusia berea izan da. Gorputza ez bada behar besteko indartsua, kirolariaren egoera orokor eta borrokarako animo gabe, ezin izango genuke ezertxo ere egin”. Bi medikuekin bat zetorren Pablo Díaz de Rada, Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako espezialista. Honek ere Pedroren eboluzio harrigarria azpimarratu zuen, txirrindulariaren jarrera eta diziplina goraipatuz, baina optimismo neurrigabea baretzen saiatu zen. “Bizimodu normal batera itzultzea? Laster izango da bizikleta bat berriz hartzeko gai, pasiotxo bat egiteko, baina zoritxarrez, errotulako zauriak direla eta (errotulak asko sufritzen du txirrindularitzan), itxaron egin beharko dugu bere eboluzioa ikusteko. Orduan jakingo dugu zein maila har dezakeen bizikleta baten gainean. Pedroren organismoa oso gogorra da, bai, baina horri ezin zaio eperik jarri”.

Ez ditu eskatu Pedrok, txirrindulari argia, barne-aktibitate bikainekoa, zirrikiturik gabekoa, atzo erakutsi zuen moduan. Bere hitzak entzunda, lasaiak, koherentziaz josiak, gutxi batzuk esango lukete orain dela hilabete pasatxo amildegi baten behera erori zela, 80 metrotan zehar bidean aurkitu zuen ororen kontra errebotatuz. Gutxik usteko lukete interbentzio kliniko asko pasatu dituela, lehenak oso larriak, Bergamoko ospitalean. Ez da broma Pedro Horrillok jasan zuen txikizioa. Kuadro klinikoak argi eta garbi uzten du:

Traumatismo kraneoentzefalikoa: Bergamoko ospitalean detektatu zioten, baina zorionez, ez du ondoriorik izango sekuela moduan.

– C-7 zerbikalean diskartrosia: Haustura murriztu eta zerbikala birkokatu beharra zegoen. Autoinjertu bat jarri zioten, eta plaka bat konsola bezala, eta hau dela eta, lepoko bat eramango du beste hilabete baten zehar.

Neumotoraxa eta haustutako saihetsak: Bergamon, biriketan odol-akumulaziodun neumotorax bat tratatu zioten, haustutako saihetsek zulatu egin baitzizkioten.

Titaniozko iltze bat femurrean: Femurra zati askotan hautsi zuen, eta sustantzia-falta jasan, zanpaketagatik. Iruñean azken generazioko titaniozko iltze endomedular bat jarri zioten. Honi esker ibiltzeko gai da, izan ere, pisu guztia iltzearen gain jartzen baitu, eta ez hausturaren gain. Bere organismoa hezurra itsasteko gai izaten denean, perfektu geldituko da.

Rotulako haustura: Obenke motako zerklai bat egin zaio, eta honi esker belauna berehala tolesteko gai da, eta gainera kontsolidazioa errazten du.

Optimista da Pedro. “Txarrena pasatu da”. Ez du berriro interbentzio kirurgiko garrantzitsurik pasa beharko, eta hilabeteren buruan, bertebra babesten dion lepokoa kentzeko aukera izango du. “Lehen egunak oso gogorrak izan ziren, nire familiak asko sufritu zuen, ez baitzeukaten argi egoera gainditzeko gai izango nintzen edo ez”, azaltzen du ermuarrak, bide batez gertatutako ezertaz oroitzen ez dela komentatuz. Bere burmuinean hutsune bat dago, bere taldekideekin Bergamon aurreko egunean egindako afaritik ospitalean bonbilla ikusi zuen arte. “Dakidan guztia kontatu didatena da. Esan didatenez, begiak erorikoa gertatu eta hiru egunetara ireki nituen, astelehenean, eta lehen erreakzioa biolentoa izan omen zen. Oihuka hasi nintzen, posible nuen heinean, entubatuta bainengoen, eta suero hodiak arrankatu nituen. Berriz sedatu ninduten”. Beste hiru egun pasa zituen konorterik gabe. Riuniti ospitalean erizain argentinar bat zegoen, eta Pedrok italieraz hitz egiten duen arren, hura izan zen Pedrori ospitalean zergatik zegoen azaltzeaz arduratu zena. Kontu handiz, informazio gehiegi eman gabe ez uholtzeko, Italiako Giroan parte hartzen ari zela amildegi batetik erori zela kontatu zion, haustura ugari jasan zituela, baina lasai egoteko, arriskutik at zegoela-eta. Pedrok ez zuen asimilatu. “Ez da egia”-esaten zion argentinarrari. “Hura amesgaizto bat bezala bizi izan nuen. Handik irten nahi nuen. Ohe bati lotutako preso bat bezala sentitzen nintzen”. Ñabardura txiki batek konbentzitu zuen: Lorenaren presentziak, bere emaztea, eta bere semeen faltak. “Lorena hemen badago eta semeak etxean, zerbait larria gertatu da”.

garaipenaApurka-apurka, errealitatea ikusten joan zen. “Ez neukan inolako interesik ñabarduretan sartzeko. Positiboa izatearekin obsesionatuta nengoen, egoera onartzearekin obsesionatuta. Mentalizatu egiten nintzen”. Fisikoa baino delikatuagoa den guda batean sartuta dago, izan ere, jakin badaki erorikoaren aurreko kirol-mailara iristea utopia bat dela. “Nire helburua orain eguneroko bizimodu normal bat egitera iristea da”-dio Horrillok. Giroa hasi aurretik testu bat idatzi zuen, txirrindularitza ipuinez osatutako liburu baten pieza dena, puzzle batena bezala. Testu horretan, Horrillok txirrindularia izateak zer suposatzen duen aztertzen zuen. “Kontua ez da hura (txirrindularitza) zure ogibide egitea”, idatzi zuen orduan. Atzo, alta medikua jaso eta bere Abadiñoko etxera itzuli zen egunean, Lorena, Abai eta Hori (bere bi semeak)-rekin batera, gogoeta hori berrindartu egin zuen. Txirrindularitza errealitate laboral hotzetik desbinkulatzen du, eta askatasunera lotzen du, 11 urte profesionalki kirol horretara dedikatzeak beregaz utzi duen aztarnari, alegia. Orain biziko beste aspektu batzuei atera nahi die zukua. “Nire ibilbide profesionalaren amaiera bada, onartu egingo dut, ez da trauma bat izango. Txirrindularitza ez da nire ogibidea izango, baina nire bizi-filosofia berbera izango da”. Ondoren, muletak berriz hartu eta etorri zen toki beretik joan zen, berriro ere argazki kameren flashek apurtutako isiltasunean. Oinez. Mirari bat. Garaipenik handiena lortu du eta badoa.

Ongi etorri Pedro, eta zorte on hemendik aurrera.