
Aurten ere euskal zale ugari hurbilduko da Pirinioetara euskal txirrindulariak eta Frantziako Tourreko tropel osoa animatzera. Joateko asmotan bazabiltza eta plana zehazteko baduzu, hona hemen pare bat aukera:
1) Astarloza Taldearen asteburuko plana (uztailak 14-15)
2) Lizarralde Kirolak eta ESAITen plana (uztailak 17-18-19)
[behean duzue plan hauetaz informazio gehiago]
Bi plan hauetaz gain, beste hainbat eta hainbat izango dituzuenez, zergatik ez diguzu zure plana kontatzen? Kontaiguzu nondik irtengo zareten eta lasterketa non ikusteko asmoa daukazun blogean edo Facebooken iruzkin bat utziz.
A! Eta ez ahaztu Pirinioetarako behar beharrezkoa den Tropelaren kit-a eramatea! Eskatu zure txapela, eta lagundu Tropelari!

Mendiko lehen etapa borobila izan da Sky taldearentzat. La Planche des Belles Filles mendatean -sei kilometroko oso igoera gogorra, gaur arte nahiko ezezaguna- nagusitu da Froome eta Wigginsek maillot horia jantzi du. Soilik Evansek, Nibalik eta Taaramaek eutsi diote Skyko bikoteari. Haimar Zubeldiak etapa bikaina egin du eta seigarren sailkatu da ; RadioShack talde xelebrearen liderra izan daiteke Tourrean aurrerantzean. Xelebrea diot Franck Schleck, Kloeden eta Horner, ustezko hiru liderrak, erdipurdi aritu direlako.
Hitz hori zerabilten Twitterren erorikoan nahastuak izan ziren txirrindulariak. Egia esan ez zen gutxiagorako izan. Asko izan ziren kaltetuak eta zenbait ospitalerako bidea hartu behar izan zutenak, tartean hiru euskaldun.