Tropeltxorako sari ederra, Tropelari laguntzeko

Asko eta asko zarete Tropelan parte hartzen duzuenak eta tropeltxoetako saltsa eta piperrarekin, lagunartean, txirrindularitza probez gozatzen duzuenak. Tropeltxoan ohorea jokatzea gutxi ez eta askotan, kafe bat, trago bat edo afaritxo bat jokatuz tropeltxoko kideon artean saltsa ederra izaten duzue. Hori horrela, tropeltxoko irabazlearentzat oso egokia den osagai bat kaleratzea pentsatu dugu: Tropelako txapela, txapeldun handien ortzadarra duen txapela.

Txapel hauetako bat erosiz tropeltxoko irabazlea (edo azkena) saritzeaz gain Tropela Elkartean dihardugunon lana errekonozitu eta eskertzeko modu bat bezala ikustea ere nahiko genuke. Donazioen atalak ez du funtzionatzen, baina orain, tropeltxoko garailearentzat sari txiki bat jartzeko aukera duzue. Tropeltxorako saria jarri eta bide batez, Tropelari lagundu!

Tropelaren txapela eskatzeko ondorengo formulategia erabiliz egin dezakezu. Maillot edo kulote bat eskatzeko, berriz, hemen duzue esteka.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!