
Frantziako Tourreko azken errepasoa egiten diote podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).
Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:
– Gidoia bete da: Wiggins indartsu etorri da.
– Tourreko sailkapen nagusiko lehen postuei errepasoa.
– Wiggins-Froome: eztabaida?
– Haimar Zubeldiaren maila izan duen lesioa pasa eta gero.
– Cavendish–Sagan: Liquigasekoak konfirmatu du txirrindulari bikaina dela, baina Cavendishen Tour amaieran…
– Voeckler, imintzioak imintzio, tropelako “pestosoena” izanda ere, txirrindulari bikaina.
– Haimarrez gain, Egoi Martinez eta Gorka Izagirre itxura bikaina ematen.
– Tropelan sailkatu diren lehen 3ren kinielak ere begiratu dituzte.


Azken urteetan ortzadarren maillotaren begizkoa amaitutzat eman da. Iaz
Duela urte batzuk, klasiko handietan bikain moldatzen zen zilklista zuen Frantziak: Duclos Lasalle. 38 urterekin irabazi zuen aurrenekoz Paris-Roubaix. Hurrengo urtean, lasterketaren bezperan honako titularra kaleratu zuen L’Equipe egunkariak: Eta berriro ere irabaziko balu? Ba Duclos Lasallek irabazi zuen karrera hura eta biharamuneko azalean Egin du! kaleratu zuen L’Equipek. Antzeko zerbait egin lezake L’Equipe Europcar taldeko ziklistarekin, Thomas Voecklerrekin.