Pirinioetara joateko autobusak

Aurten ere euskal zale ugari hurbilduko da Pirinioetara euskal txirrindulariak eta Frantziako Tourreko tropel osoa animatzera. Joateko asmotan bazabiltza eta plana zehazteko baduzu, hona hemen pare bat aukera:

1) Astarloza Taldearen asteburuko plana (uztailak 14-15)

2) Lizarralde Kirolak eta ESAITen plana (uztailak 17-18-19)

[behean duzue plan hauetaz informazio gehiago]

Bi plan hauetaz gain, beste hainbat eta hainbat izango dituzuenez, zergatik ez diguzu zure plana kontatzen? Kontaiguzu nondik irtengo zareten eta lasterketa non ikusteko asmoa daukazun blogean edo Facebooken iruzkin bat utziz.

A! Eta ez ahaztu Pirinioetarako behar beharrezkoa den Tropelaren kit-a eramatea! Eskatu zure txapela, eta lagundu Tropelari!

1) Astarloza Taldearen asteburuko plana (uztailak 14-15)

Irteera: uztailak 14, larunbata, goizeko 7tan

Non: San Pedroko autobus geltokian (Pasaia)

Nora: Mur de Péguère (Foix)

Itzulera: uztailak 15, igandea, etapa amaitutakoan.

Izena ematea: [email protected] helbidera idatziz edo 619 646 106 telefono zenbakira deituz.

Prezioa: 55€. Autobusa, han jarritako karpa, mahai ta aulkiak eta asteburu guztirako edari hotza (sagardoa, ura, kalimotxoa, garagardoa, orujoa ta pattarra) sartzen da.

Eraman beharrekoak: Bakoitzak bera lo egiteko kanpin denda, zakua, 2 egunetarako janaria… eraman behar du.

Planaren xehetasunak:

uztailak 14, larunbata
07:00 San Pedrotik irteera
12:00/13:00 Karpa dagoen gunera iritsi
14:30 Bazkaria (bakoitzak berea)
17:00 Mendi martxa, musa, pokerra, musika…
21:00 Afaria (bakoitzak berea)
uztailak 15, igandea
12:00 Hamaiketakoa (bakoitzak berea) ta errepidera gerturatu
14:41 Karabana pasako da
16:20 Tropela iritsiko da
Txirrindulari guztiak pasatakoan, dena jaso ta etxera itzulera.


2) Lizarralde Kirolak eta ESAITen plana (uztailak 17-18-19)

Uztailaren 18an (Peyresourde) eta uztailaren 19an (Peyragudes) korrituko diren etapak ikusteko autobusa antolatu dute Oñatiko Markel Irizar, Aitor Garmendia eta Jon Odriozola peñak Lizarralde Kirolaken laguntzarekin.

Irteera uztailaren 17an eguerdian izango litzateke eta itzulera uztailaren 19an, etapa bukatu ondoren. Bidaiaren barruan, janaria, edaria eta lo egiteko lekua sartzen da. Izena emateko epea uztailaren 13a da eta telefono honetara deitu behar da: 943 782 986 (Lizarralde Kirolak).

Bestalde, ESAITek beste autobus bat antolatuko du etapa berdinak ikusteko eta ibilbide berdinarekin, baino bidaia bakarrik sartuta. Honetan joan nahi dutenak, izena emateko epea uztailaren 13an amaituko da eta telefono honetara deitu beharko dute (656 711 275).

Ondo ibili eta gozatu dezagun guztiok Pirinioetan!