#211 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta

Imanolek (@imanolLlucia), Landerrek (@landergarro) eta Ibanek (@piban) grabatu dute 2017ko Vueltaren podcast hau. Bertan ibilbideari eta bereziki Tropelako kinielari ematen diote errepasoa. Solaskideek gogora ekartzen dute nola Contadorren azken lasterketa izan daitekeela eta Vuelta honetan 1 dortsalarekin izango dela.

Haiena izango da hitza

Simon Yatesek Aubisqueko etapa irabazi zuenEspainiako Vueltan ez dago gazteen sailkapenik, baina ondorengo lerrootan, denboraldiko azken itzuli handian nabarmendu diren kimuetako batzuk zerrendatuko ditugu. Orica taldeko Simon Yates (24 urte) onena izan da gazteen artean sailkapen nagusian. Adam anaia gazterik onena izan zen Tourrean eta Simonek ere maila izugarria duela erakutsi digu; etapa garaipena, erakustaldia Aubisqueko etapan eta, itxura batean azken astea luze egin bazaio ere, seigarren. postuan azken sailkapenean. Ez ahaztu Ordiziako lasterketa irabazi zuela uztaila bukaeran eta Getxoko zirkuituan bigarren sailkatu zela. Continue reading “Haiena izango da hitza”

#155 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

2016ko Vueltaren 21. etapa, azken etapa aztertzen du Ibanek (@piban) podcast honetan. Gaurkoan esprintetan erabaki da ohi bezala etapa garaipena Madrilgo kaleetan. Azkarrena Cort (OBE) izan da eta, bere bigarren etapa garaipena amaitu berri den Vuelta honetan.

#154 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 20. etapa

2016ko Vueltako 20. etapa erabakigarriaren podcast hau Egoitzen (@elizaso) eskutik dator. Bertan etapak sailkapen nagusietan izan duen eragina aztertzen du eta nola etapa garaipena Latour (ALM) eta Atapumaren (BMC) arteko lehia estutik frantziarrak eraman zuen.

Quintanak (MOV) irabaziko du Vuelta eta alboan Froome (SKY) eta Chaves (OBE) izango ditu. Erregulartasunaren maillota atzokoan Fellinek (TFS) eskuratu zuen, Omar Frailek (DDD) mendikoa eskuratu zuen moduan Elissonderen (FDJ) akats bat tarteko. Taldekakoa BMCek irabaziko du.

#153 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 19. etapa

2016ko Vueltaren 19. etaparen kronika Raulen (@raulperezmartin) eskutik dator. 37 km-tako erlojuaren kontrako saioa jokatu da eta bertan garaile Froome (SKY) izan da. Hegan egin du Raulek aipatzen duen moduan. Bigarren Jonathan Castroviejo (MOV) euskalduna izan da.

Sailkapen nagusian Quintanak (MOV) orain 1’21″ko abantaila du Froomekiko. Contador (TNK), aldiz, podiumean sartu da Chavesen (OBE) kaltetan.

Gaur azken etapa erabakigarria Aitanan jokatuko da. Quintanak nahikoa abantaila ote du?