#214 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 3. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 3. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Dagoeneko mendiak izan dituzte Vueltaren hasiera honetan eta SKY izan da lasterketa puskatzeaz arduratu dena. Lider jarri da bai Froome baina etapa garaipena Nibalik (TBM) eraman du. Dagoeneko batzuk agur esan diote sailkapen nagusiari.

#213 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 2. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 2. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Gaurko etapan haizea protagonista izan dela kontatzen digu Ibanek eta horrek urduritasuna eragin duela tropelean. Ondorioz txirrindulariak moztuta iritsi dira eta ez da esprintik izan. Lampaertek (QST) erasoa jo eta atzeko tropeltxoari eusteko gai izan da etapa eta maillot gorria lortzeko.

#212 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 1. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 1. etaparen minipodcast hau grabatzeaz. Nimesen jokatu den atariko taldekako erlojupekoaren analisia eskaintzen digu Ibanek. Bertan talderik azkarrena BMC izan da eta aurtengo edizioko lehen liderra Dennis (BMC) izango da.

#211 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta

Imanolek (@imanolLlucia), Landerrek (@landergarro) eta Ibanek (@piban) grabatu dute 2017ko Vueltaren podcast hau. Bertan ibilbideari eta bereziki Tropelako kinielari ematen diote errepasoa. Solaskideek gogora ekartzen dute nola Contadorren azken lasterketa izan daitekeela eta Vuelta honetan 1 dortsalarekin izango dela.

Haiena izango da hitza

Simon Yatesek Aubisqueko etapa irabazi zuenEspainiako Vueltan ez dago gazteen sailkapenik, baina ondorengo lerrootan, denboraldiko azken itzuli handian nabarmendu diren kimuetako batzuk zerrendatuko ditugu. Orica taldeko Simon Yates (24 urte) onena izan da gazteen artean sailkapen nagusian. Adam anaia gazterik onena izan zen Tourrean eta Simonek ere maila izugarria duela erakutsi digu; etapa garaipena, erakustaldia Aubisqueko etapan eta, itxura batean azken astea luze egin bazaio ere, seigarren. postuan azken sailkapenean. Ez ahaztu Ordiziako lasterketa irabazi zuela uztaila bukaeran eta Getxoko zirkuituan bigarren sailkatu zela. Continue reading “Haiena izango da hitza”