#327 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 12. etapa

Lehen mendate serioa zuen etapa jokatu da eta ikuskizuna eman du. Horrela kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) 2019ko Italiako Giroko 12. etaparen mini podcast honetan. Ihesaldiak sari bikoitza jaso du, izan ere Benedetti (BOH) italiarrak etapa garaipena eskuratu du eta Polancek (UAD), Contiren taldekideak; ihesaldiko errentari esker maillot arrosa. Sailkapen nagusiko faboritoei dagokienez saiakera eta […]

#326 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa

Gaur izan da esprinterrentzat azken aukeretako bat eta ez dute alferrik galdu. Hiruko ihesaldi bat osatu bada ere, Frapporti (AND), Maestri (BRD) eta Cimak (NIP) osatua, esprinterren taldeek ondo kontrolpean izan dute. Azkenean azkarrena Ewan (LTS) txikia izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Contik (UAD) jarraitzen du lider. Hau guztia eta biharko etaparen pintzeladak […]

#325 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 10. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2019ko Italiako Giroko 10. etaparen mini podcast hau prestatzeaz. Esprintean amaitu den etapa honetan Demare (GFC) garaile izan dela kontatzen digu azken kilometroan izan den erorikoa saihestu duen gizon azkarretako bat izan baita. Lider Contik (UAD) jarraitzen du.

#324 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 9. etapa

Atseden egunean grabatuta, Egoitzek (@elizaso) 2019ko Italiako Giroko 9. etaparen laburpentxoa egiten digu mini podcast honetan. Roglicek (TJV) nola denborarik onena ezarri zuen Campenaertsen (LTS) kaltetan kontatzen digu, eta nahiz eta Contik (UAD) arrosari eusteko gai izan zen, Roglic jada gainean duela. 10. etapa zailtasun berezirik gabeko etapa denez, esprintean erabakiko dela kontatzen digu.

#322 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 7. etapa

Pello Bilbaok (AST) irabazi du 2019ko Italiako Giroko 7. etapa ihesaldian izan ondoren. Horri eskerrak sailkapen nagusian hamabi postu egin ditu aurrera eta orain 11. aurkitzen da Conti (UAD) liderrarengandik. Gaurko baja aipagarriena Gaviria (UAD) izan da, liderraren taldekidea. Hau eta gehiago kontatzen digu Imanolek (@imanollucia) podcast honetan.

#321 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 6. etapa

Ihesaldiak sari bikoitza izan du 2019ko Italiako Giro honetan, izan ere ihesaldiko Masnadak (AND) irabazi du etapa eta Roglicekiko (TJV) 7 minututik gora helmugaratu denez ihesaldiko gizonik aurreratuena, Conti (UAD), italiarra da lider berria 5 minututiko gorako errentarekin faborito nagusiarekiko. Etapa honek eman duen guztia entzungai duzue mini podcast honetan Iban Perezen (@piban) eskutik.

Haiena izango da hitza

Espainiako Vueltan ez dago gazteen sailkapenik, baina ondorengo lerrootan, denboraldiko azken itzuli handian nabarmendu diren kimuetako batzuk zerrendatuko ditugu. Orica taldeko Simon Yates (24 urte) onena izan da gazteen artean sailkapen nagusian. Adam anaia gazterik onena izan zen Tourrean eta Simonek ere maila izugarria duela erakutsi digu; etapa garaipena, erakustaldia Aubisqueko etapan eta, itxura batean azken […]

#148 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 13. etapa

2016ko Vueltaren 13. etaparen kronikaz Imanol (@ImanolLlucia | @subiendopuertos ) arduratu da. Gaurko etapan ihesaldiak tropelaren baimena izateaz gain patxadaz ere hartu dutela kontatzen digu. Garailea Lampre taldeko Conti gaztea izan da, Txinako talde berrian izango den txirrindularietako bat.