Azkenean! 11. etapan iritsi da Vuelta honetako lehen euskal garaipena!
Egoi Martinezi (Discovery) egun osoan ihesean ibili ondoren eta kilometro askoan bakarrik izan ondoren Iñigo Landaluze (Euskaltel- Euskadi) eta Volodymir Gustov (CSC) elkartu zaizkio. Helmugara hurbildu ahala argi geratu da garaipena 3 hauen artean izango zela eta beste iheskide guztiek ez zutela aukerarik izango. Gainera, bazirudien nafarrak egun osoan xahututako indarrak azken kilometroetan faltan botako zituela. Baina ez da horrelakorik gertatu. Askotan gertatzen den bezala bi iheskide indartsuenak (teorian) elkarri begira geratu dira eta Egoik bere palmareserako bigarren garaipena eskuratu du, Etorkizuneko Tourraren ondoren. Lau urte luze itxaron behar izan du garaipen eder honetaz gozatzeko baina azkenean iritsi da.
Garaipen gutxi lortuko ditu baina etxeko taldean zegoenean ikusi genuen zer nolako maila duen txirrindulari honek. Zorionak Egoi!! Continue reading “Zorionak Egoi! Animo Iñigo!”
Ilusio guztia galdu dut. Azken hilabeteetan Puerto Operazioan atera diren paper guztien artean 18 zenbakiarekin Valv (Piti) delako ezizena agertu zen. Beste askoren izenak berehala kaleratu ziren komunikabideetan baina beste batzuk pixkanaka ezkutatuz joan dira. Zer gertatu da? Inork ez al digu azalpenik eman behar? Izugarrizko kiratsa zerion (eta dario) niri izugarri gustatzen zitzaidan (eta zaidan??) kirolari, txirrindularitzari. Baina, txirrindulari guztiak al daude dopaje sistematikoren batean sartuta? Egia ote? Auskalo. Nik ez dakit. Ikusten dudanak baietz esaten didan arren ez dut sinetsi nahi…
arteko berak. Espainiako Vuelta abuztuko azken asteburuan hasiko da, larunbatean, baina Tropelako lehiaketan izena emateko epea igandeko etapa, 2. etapa hasi arte luzatu da, lehen etapa taldekako erlojupeko labur bat baita. Hori dela eta lehen etapa honek ez du punturik banatuko.