Mara Abbott (AEB, Boulder / Colorado, 1985) izan du garaile aurtengo Giro Rosa-k. Nagusitasunez gainera. Bere igotzaile dohaiak baliatuz, Monte Beigua eta San Domenico-n bukatzen ziren 2 etaparik gogorrenak hurrenez hurren irabazi ditu, denbora tarte erosoak lortuz. Bi igoera hoietan oinarritu du Abbott-ek bere garaipena. Ondoren, eta aurretik ere bai, AEBko selekzioak gogoz lagundu dio “maglia rosa”-ren bidean (Exergy TWENTY 16 du bere ohizko taldea).
Abbott-ek 2010ean ere irabazi zuen orduan Giro Donne zena, balentria hori erdiesten zuen lehen emakume amerikarra izan zelarik. Eta bere 2 garaipenen artean, 2010 eta 2013 urteen artean, arazoak, burujanak eta iluntasuna, txirrindua uzteraino.
Daniel Martinek irabazi du Pirinioetako bigarren etapa, eta Froomek lider jarraitzen du. Hala eta guztiz ere, aurkariek ataka zailean jarri dute maillot horia, Sky-k oso egun txarra izan duelako eta Movistarrek bazterrak nahasteko gogoa erakutsi duelako, batez ere etaparen lehen zatian. Sky eta Movistar taldeen arteko buruz burukoa ikusiko al dugu Tourra amaitu bitartean?
zenburua idaztera noanarekin zerikusia duen arren, ez guztiz justua, baina badakizue zein den nire ahultasuna. Kritikak gustura onartuko ditut.
Aurreko urteetan zer gertatu den ez dut gogoan eta ez dut aztertu, baina aurten, ia lasterketa guztietan kale egin du Tropelako katedrak. Hau da, lasterketa ez du irabazi, proba hasi aurretik parte hartzaileentzat hautagai nagusiena zenak. Edo alderantziz: lasterketa irabazi duena ez zegoen aukeratuenen zerrendako lehen postuetan. Hona irabazleen zerrenda: