Hemen duzue berriki grabatutako txirrindularien inguruko podcasta entzungai. Bertan Iosu Garatek (@iosugarate), Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta duzue. Beherako ibilbidearen podcasta ere aurki dezakezue, Raul Perezek (@raulperezmartin), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) orain egun batzuk grabatu zutena.
Txirrindularien azterketa
Podcast honetan sakon jorratu dira ondorengo gai hauek:
– Hautagai nagusiak: Froome (SKY) eta Contador (TBT)
– Podiumerako hautagaiak: multzo honetako norbaitek sorpresa eman eta Tourra bereganatuko ote du?
– Aurrean ibiltzekoak: nor hartu, sailkapen nagusiaren lehian izango dena ala etapa garaipenak ziurta ditzakeena? Aipatutako adibideen artean T.Martin (OPQ) edo Voeckler (EUC) aurkitzen dira.
– Azkarretan azkarrenak: Sagan (CAN) eta Cavendishen (OPQ) arteko aukeraketara mugatzen dira solaskideak. Baina zein hartu?
– Azkarrak: aurreko multzoan aukeratutakoaren arabera egin beharko litzateke aukeraketa solaskideen arabera.
– Muinoetan azkarrak: multzo berri honek joko pixka bat ematen duela diote solaskideek.
– Beste azkarrak: bertan taldeetako esprinter nagusiak eta bideratzaileak aurkitzen dira. Baina zein irizpide erabili aukeraketa egiteko?
– Besteak: hona iritsita dagoeneko 16 txirrindulari aukeratu behar izan dira. 16 horien aukeratutakoaren baitan, oreka bilatzeko baliatu behar da multzo hau solaskideen arabera.
Ibilbidearen azterketa
Hona hemen jorratu diren gaiak:
– Aurtengo edizioa 100. edizioa da. Horrek ibilbidean eragina izan du
– Lasterketaren egitura aztertzen da ibilbideari dagokionez
– Aurtengo edizioko berritasunak
“Eta Somarriba eta Iturriagaren ondoren zer?” galdetzen genion zaletuok elkarri Eneritz bere ibilbidearen ilunabarrean zenean. Bagenuen halako kezka bat. Erreferentziazko emakumerik gabe, izango al zuen jarraipenik harrobiak?
Ulertzen dut Iosu adiskidearen atsekabea. Denboraldiak orain artean izan duen traza ikusita, logikoa da pentsatzea Froomek hankapean ibiliko dituela guztiak Tourrean eta zaleok aspertuko garela. Baina hori ez da Tourraren atarian izan daitekeen pentsamolde bakarra. Ezin da ukatu keniarra izan dela jaun eta jabe denboraldiko proba garrantzitsuenetan, baina ezin da ahaztu, era berean, duela bederatzi urte Iban Mayok denak nahierara menderatu zituela Dauphinen –gogoratzen Iosu?- eta Tourrean pott egin zuela. Sekulako erakustaldia eman zuen igorreztarrak Mont Ventouxen gora, erlojupekoan. Armstrong bera, tokitan. Tourra iritsi zenean, ordea, presioak edo dena delakoak gain hartu zion Mayori eta Armstrong, aldiz, horiz jantzita Parisen.
Amaitu berri da Dauphiné lasterketa famatua, urteko zita garrantzitsuena den Frantziako Tourrari begira azken test serioa inundik inora. Bertan izan dira tropeleko oilar nagusienak, eta emaitza ezin eskasagoa izan da. Orain urte bete bezelaxe, Sky taldeko bi txirrindulari izan dira lehen bi postuetan. Gogoratu, ondoren Tourrean ere lehen bi postuatan talde beltzeko txirrindulariak izan genituela.