Martin alemaniarrak irabazi du Beasaingo erlojupekoa. Sailkapen nagusiari dagokionez, Quintana kolonbiarrak -bigarrena izan da erlojupekoan- etxeratu du Itzulia gehienek Porte faboritotzat jotzen bazuten ere. Porte eta Henao izan ditu ondoan Quintanak Beasaingo podiumean.
Hala ere, azken emaitzaz harago, beste bi zertzelada ematera natorkizue plaza honetara oraingoan. Ez dago dudarik. Amets Txurruka izan da Itzuliko protagonista nagusia. Edo nahiago baduzue protagonista nagusienetako bat. Ziurrenik Ametsek ez du jakingo nor zen Rene Vietto. Ezta kinielan beste inork baino puntu gehiago lortu dituen Sakopakok ere -bejondeiola!-. Kinieletan balego askok aukeratuko genuke begiak itxita, ziur. Nor zer Vietto?. XX. mendeko 30 eta 40ko hamarkadetako txirrindulari frantziarra zen. Viettok ez zuen Tourra irabazterik izan, baina bera beste inor baino gehiago maite zuten zaleek. Izugarrizko estimua zioten, Ametsi bezala. Continue reading “Rene Vietto eta Radio Caracol”


Joan den urtea bikaina izan zen Gilbertentzat. Garaipen ugari lortu zituen. Garaipenak bakarrik ez; erakustaldi mordoa eman zuen han eta hemen. Eta horietako bat, oso urrun joan gabe, gurean, Donostiako Klasikoan eman zuen – Iosu Garate adiskideak twitter bidez esan bezala, iazko Klasikoan jada erakutsi zuen ortzadar maillota atsegin zuela…-Urteari ginga jartzeko ortzadar maillota nahi zuen, baina ibilbideak ez zion batere mesederik egin eta Cavendishek eraman du soinean urte osoan. Aurten denboraldia ez da horren ona izan BMC taldeko txirrindulariarentzat, baina Espainiako Vueltan Monjuiteko etapa irabazi zuen, abisu moduan. Azkenean, Limburgen jantzi du iaz ihes egindako elastikoak. La Redouten, Lieja-Bastonge-Lieja lasterketako mendate ezagunearen magalean, koskortu zen haurra beste klasiko handi baten bukaeran, Amstel Gold Raceren amaieran, bihurtu da Munduko Txapeldun. Nolabait esateko, maisulana bukatu du Gilbertek. Eta beste horrenbeste egin du Vosek emakumezkoetan.
La Bola del Mundoko etapa ikusgarria izan da –bukaera behintzat-. Menchovek irabazi du etapa Porteri aurrea hartuta azken metroetan –ihesaldian sartu dira biak ala biak- eta Romain Sicard bosgarren bukatu du. Hazparneko ziklistak ekarriko digunaren aurrerapena? Hala izan bedi! Sailkapen nagusiari dagokionez, etapak ez du irauli. Rodriguezek erasoa jo du, Morenok erritmoa berotu eta gero, eta Contador eta Valverde atzean utzi ditu, baina azkenean, Madrilgo podiumeko hiru koskak okerrik ez dela Contadorrek, Valverdek eta Rodriguezek zapalduko dute igande arratsaldean, hurrenez hurren. Fuente De-ra bidean Katusha horren indartsu egon izan balitz…