Santamarinaren urtea

Luis Pedro Santamarina hil zen egunean, bigarren iritsi zen helmugara, eta lehenengoak kendu zizkion titular guztiak, normalean gertatu ohi den moduan. Lehenengoa Roger Walkowiak izan zen, aurreko batean hemen aipagai izan genuena. Gertatzen dena da, oraingo honetan, helmuga heriotza zela, denok berdintzen gaituen lurralde hori; eta, beraz, zorretan geunden Santamarinarekin, merezi duelako nor izan zen gogoratzea eta bere urterik emankorrena errepasatzea.

Joan den otsailaren 6an hil zen, Portugaleten, hantxe bizi baitzen, gallartarra izan arren. 74 urte zituen, eta, bere eskelak gogorarazten zuen moduan, Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen lehen euskal herritarra zen. 1970ean gertatu zen hori.

Werner taldean (argazkia: Harrie Lemeer)

Continue reading “Santamarinaren urtea”

Batzuetan otzana, besteetan zitala

Anquetil eta Altig elkarri begira. Ezkerrean, Simpson eta eskuinean, MerckxUllrichek Frantziako Tourra irabazi zuen. Zabelek sei aldiz etxeratu zuen Tourreko maillot berdea. Biak ala biak alemaniarrak dira. Altig ere alemaniarra zen. Ez zen Ullrich edo Zabelen mailara iritsi Frantzian, baina erraldoi alemaniarrak itzal luzea izan zuen, dudarik gabe, batez ere 60ko hamarkadan. Joan den larunbatean, ekainak 10, hil zen 79 urterekin.

Altigen garaipen entzutetsuena, ziurrenik, Euskal Herrian izan zen. 1962ko Espainiako Vuelta irabazi zuen eta azken etapa erabakigarrian, Donostiako Atotxako futbol zelaian jarritako belodromoan bukatu zen erlojupekoan bere taldeburua zena menderatu zuen. Eta taldeburua ez zen nolanahikoa: Anquetil abiatu zen Bartzelonatik Vuelta irabazteko asmoz. Altigek, baina, liderraren maillota jantzi zuen ustekabean. Continue reading “Batzuetan otzana, besteetan zitala”

Zorionak, Poulidor!

Poulidor, 1961ko Milan-San Remo irabazi zuen uneanApirilaren 15ean 80 kandelari putz egingo die bizirik dagoen ziklistarik mitikoenetako batek: Poulidorrek. Ez zuen inoiz Tourra irabazi, baina batez ere bere kemenagatik eta Anquetil eta Merckx bezalako txapeldun handiekin izandako borroka estuengatik milaka zale frantziarren bihotza bereganatu zuen. 1964ko Tourra esku-eskura izan zuen. Txirrindularitzaren historiako liburu gehienetan tartea du Puy de Domeko igoera gogoangarriak. Ametsen Antzokian, sumendi itogarrian. Anquetil eta Poulidor, Poulidor eta Anquetil pega-pega eginda, bata eta bestearen sorbaldak ikutzeraino. Poulidorrek aurkaria atzean utzi zuen eta haren aurretik iritsi zen helmugara.

Anquetilek, baina, 13 segundoko abantaila zuen oraindik sailkapen nagusian. Poulidor, baina, ez zegoen amore emateko prest, eta non eta Anquetil ondoen moldatzen zen diziplinean, azken eguneko erlojuz kontrako etapan, emozioak goia jo zuen. Anquetil hobeto atera zen, baina Versalles eta Paris arteko bidean, apurka-apurka behera egin zuen. Poulidor helmugara iritsi zenean, jendez inguratuta ikusi zuen bere burua eta batek baino gehiagok esan zion Poulidorri Anquetili aurrea hartuko ziola sailkapen nagusian. Poulidorren ilusioa zapuztu zuen, ordea, maillot horiak. Nahiak errealitateari aurrea hartu zion… 2014an, Puy de Domen, non bestela, omendu zuten Poulidor, igoera ahaztezinaren 50. urteurrenaren harira. Continue reading “Zorionak, Poulidor!”

Bazen behin Bordele-Paris

1965eko Bordele-ParisUrteak joan urteak etorri lasterketa berriak sortzen dira eta beste batzuk, hainbat arrazoi tarteko, desagertzen dira. Iraganaren parte den horietako bat da Bordele-Paris mitikoa. Joan den mendearen erdialdean jokatzen zen 500 kilometro inguruko proba amaigabea. Lasterketa berezia zen, inondik ere, izan ere ziklistak ordu txikitan abiatzen ziren, eta azken zatia derny motorren atzetik burutzen zuten. 1891n jokatu zen aurreneko aldiz eta John Pilkington ingelesa nagusitu zen

Continue reading “Bazen behin Bordele-Paris”

Eguzkiak gogor jotzen zueneko istorioak

Kelly, Paris-Nizako liderraren maillota soinean eta etapa irabaztenUrtemugekin jarraituz, 25 urte dira Migel Indurainek bigarren aldiz jarraian irabazi zuela Eguzkiaren lasterketa. Txirrindulari nafarra zailtzen ari zen, doi-doi, eta 1990an nola Paris-Nizan hala Tourrean -Luz Ardideneko etapa irabazi zuen- eta Donostiako Klasikoan aurreratu zuen etorriko zena. Indurainek 1990ko Paris-Nizako Mont Faroneko etapa irabazi zuen -bosgarrena zen- Fignonen aurretik, lider jarri zen eta lehen postuari eutsi zion. Roche sailkatu zen bigarren zortzi segundura eta Leblanc gaztea hirugarren. Continue reading “Eguzkiak gogor jotzen zueneko istorioak”