Atzoko etaparen ostean, hona hemen Pirinioetako bigarren etapa handia. Hurrengo etapa benetan etapa mendatetsua izanik eta ibilbidearen ezaugarriak ikusirik, ihesaldi batek aukera bikaina izan dezake helmugara iristeko. Hasiera hasieratik ihesaldi indartsu bat antolatzeko aukera egongo da eta txirrindulari arriskutsu bat sartu ezean, ez dugu uste SKY-k intentzio handirik izango duenik ihesaldia zapuzteko.
Lehen mendate serioa, Col d’Aspin izango da, 12 km 6,5%ko 1º mailako mendatea. Gaina helmugatik 50 km-tara dagoenez, ihesaldiak bertan lor dezake abantaila. Sailkapenean urrun dauden igotzaile politek ihesaldia harrapatzeko helburuarekin irtengo direnez, goi mailako ihesaldi bat espero dugu. Gerora, aski ezaguna den Tourmalet (17,1 km 7,3%) handia igo beharko dute txirrindulariak, etapa garaipenaren jokoan epaile bihurtuko den mendate gogorra (Hors Category), goranzkoan ez bada, beheranzkoan. Tourmalet gaina helmugatik 40 km-tara pasako dute, gerora jeitsiera luzea izango dutelarik (31 km), Cautereteko (6,4 km, 5%) azken 7 km-ak egin arte. Continue reading “Aurre analisia: 11. etapa: Pau/Cauterets (188 km)”