Aurre analisia: 7. etapa, Livarot / Fougères (190.5 km)

etapa 77. etapa esprinterren azken aukera izango da Parisa bitartean. Baliteke bidean zehar esprinten bat edukitzea baina ibilbideari dagokionez behintzat hau izango da aukera garbiena, eta noski esprinterren taldeek ez dute barkatuko.

Gaurkoan etapa aspergarri horietako bat ikus genezake, ihesaldi luze bat antolatuz hasiera hasieratik. Aurtengo edizioan, zorionez, ez dugu horrelako etaparik izan eta txirrindulariek seguru eskertuko dutela. Azken kilometroan esprinterren kolokazioak garrantzia izango du, esprint guztietan bezala.

Azken aukera emango diogu Cavendish (EQS) handiari. Esprint garbi eta azkar bat espero den heinean, Cavendishek abantaila izan dezakeela uste dugu. Bere taldea, EQS, talde indartsuenetakoa da horrelako amaieretarako eta Stybar (EQS), Kwiatkowski (EQS) eta Renshaw (EQS) bezalako txirrindulariek ondo betetzen baldin badute beraien eginkizuna, gauzak asko erraztu diezaiokete Man uharteko txirrindulariari. Bera izango da guretzat ere gaurko faborito nagusia.

Gure faboritoak

3 bidoiCavendish (EQS)[Kirolbeten 3,50]

2 bidoiKristoff (KAT)[Kirolbeten 7,00], Sagan (TCS)[Kirolbeten 5,50], Greipel (LTS)[Kirolbeten 3,00]

bidoi 1 Degenkolb (TGA)[Kirolbeten 8,00]Demare (FDJ)[Kirolbeten 25,00], Coquard (EUC)[Kirolbeten 35,00]