Aurre analisia: 8.etapa, Rennes/Mûr-de-Bretagne (181.5km)

etapa 8Aste bukaeraren etorrerarekin batera, bi etapa interesgarri datoz. 8. etapa hau, beste klasika bat balitz bezala hartu behar dugu, amaiera ez baita batere erraza izango. Ihesaldi bat antolatuko da eta argi, etapa aproposa izan daiteke ihesaldiak arrakasta edukitzeko eta. Taldekako erlojupekoa igandean dela jakinda, ikusi beharko da zein taldek hartuko duen erantzunkizuna pelotoi buruan, norbaitek hartzen baldin badu, beraz ihesaldiak aukerak izan ditzazke etapa honetan.

Mur de Bretagne (2km, 6,9%), 2 kilometrotako igoera besterik ez da, baina 10%-ra iritsiko diren malda bortitzak aurkituko dituzte bertan. Azken kilometroa 3%-ko aldapa leuna edukiko du eta ihesaldia zapuzten baldin badute, normalena, talde murriztu bateko esprinta ikustea izango litzateke, nahiz eta azken orduko eraso batek ere bere saria izan dezakeen.

Esan bezala, ihesaldiak orain arteko aukera hobeena izango du etapa honetan eta seguruena mugimendu asko izango da ihesaldia antolatzerako orduan. Etapako garailea pelotoian baldin bada ordea, Huy-ko etapan nabarmendu ziren txirrindulariek aukera polita izango dute etapa honetan ere bai, nahiz eta muino hain gogorra ez izateak, beste txirrindulari batzuk ere etaparen lehian sartu daitezkeela pentsarazten digun. Horien arten Sagan (TCS) edo Van Avermaet (BMC) bezalako txirrindulariak azpimarratu nahi genituzke, nahiz eta ikusteke dagoen azken muinoa gehiegi ez ote den izango beraientzat.

Gure faboritoak

3 bidoiValverde (MOV) [Kirolbeten 6,00]

2 bidoiIHESALDIABakelants (ALM) [Kirolbeten 150,00], Wellens (LTS) [Kirolbeten 50,00], Cummings (MTN) [Kirolbeten 80,00]

bidoi 1Sagan (TCS) [Kirolbeten 3,20], Gallopin (LTS) [Kirolbeten 10,00]Rodriguez (KAT) [Kirolbeten 10,00]