3. etapa: Cambridge > London (155km). Profila eta aurre analisia

3. etapa

IBILBIDEA

Frantziako Tourreko 3. etapa lasterketako errezenetarikoa izango da. Oso etapa laburra izango dute txirrindulariak aurretik, 155km-ko besterik ez ibilbide lau batean. Etapa honen ikusmina ordea azken kilometroetan etorriko da, Londreseko hiriburuan sartzen direnean. Esprinterako etapa izango dela ez dago esan beharrik.

FABORITOAK

Lehen bi etapek emandakoa ikusirik, apostu garbia egin beharra dago Kittelen (GIA, %33,1) alde. Cavendish (OPQ, %14,9) eta Modolo (LAM, %6,9) esprinterrak jokoz kanpo geratu direlarik, Londresen garaile izateko kontuan izan beharreko beste izenak Greipel (LOT, 1,3%) eta Demare (FDJ, %24,7) izango dira. Kokapen on bat eta abiadura puntua funtsezko ezaugarriak izango dira 3.etaparako. Hona hemen faboritoak;

*** Kittel (GIA, %33,1)

** Greipel (LOT, %1,3) / Demare (FDJ, %24,7)

* Kristoff (KAT, %42,7) / Sagan (CAN, %50,5) / Coquard (EUR, %22,2)

1. etapa: Leeds > Harrogate. Profila eta aurre analisia

1 etapa

IBILBIDEA

Leedsen hasi eta Harrogate herrian amaituko da aurtengo edizioko Frantziako Tourraren lehen etapa. 190km burutu beharko dituzte txirrindulariak lehen egunean, esprintak lehen liderra ezagutzera eman arte. Lehen 65km-ak lauak dira, espero den ihesaldiak beraz errenta handitzeko parada izango du etapako une honetan. Hemendik aurrera 3 portutxo kateatuko dituzte: Cote de Cray 4º (1,7km-7,1%), Cote de Buttertubs 3º (4,5km-6,8%) eta Cote de Grinton Moor (3km-6,6%), azken hau helmugara 60km faltan igoko dutelarik. Hiru portu hauek lasterketako lehen mendiko liderra emango digu. Gainera, aipatu beharra dago tarteko esprinta lehen portuaren ondoren biziko dela eta erregulartasunaren sailkapena kontuan izanda pelotoiaren abiadak ihesaldiaren errenta nahi gabe murriztuko du. Azken 60km-ak ikusirik esprinta aurreikusten da Tourreko lehen etapan.

Azken kilometroak pixka bat gorantz egiten badu ere azken 250m-ak lauak eta zuzen egingo dituzte txirrindulariak, beraz esprint garbi bat aurreikusten da Harrogateko helmugan.

FABORITOAK

Faboritoez zer esan, iazko izen berdinak azaltzen zaizkigu aurten ere esprintean amaituko diren etapetarako. Kittel (GIA) izango da erreferentzia nagusia aurtengo esprintetan, baina berriki jokatu den Alemaniako txapelketan estu eta larri ikusi genuen tropelean ezin iritsi, bertan Greipel (LOT) izan zen irabazlea eta honek zalantza puntu bat eragin du. Honekin, esan beharra dago Cavendishek (OPQ) etxean korritzen duela eta motibazioz gainezka egongo dela etapa hauetan, kontu beraz Maneko txirrindulariarekin. Hau esanez, hona hemen lehen etapa honetarako nire faboritoak:

*** Cavendish (OPQ)

** Kittel (GIA) / Greipel (LOT) / Demare (FDJ)

* Sagan (CAN) / Kristoff (KAT) / Modolo (LAM)

Podiumerako atea zabalik

Criterium Dauphine Libere 2014  stage -2

Beste behin uda garaia iritsi da eta honekin bat aurtengo Tourra. Sailkapen nagusira begira, derrigorrezkoa da bi txirrindulari aipatzea besteen gainetik, Contador (TCS) eta Froome (SKY), aurtengo Tourra irabazteko hautagai nagusiak eta printzipioz Pariseko podioko lehen bi postuak beteko dituztenak. Bi zezen hauen atzetik ordea, gauzak estu eta larri joango direla dirudi eta podioko 3.postuko ateak zabalik daude, hona hemen 3.postu hori konkistatzeko zerrendan azaltzen diren hautagai nagusien analisi laburra (apustu etxeetako 5 hautagai nagusienak).
Continue reading “Podiumerako atea zabalik”