Aurre analisia: 10.etapa: Tarbes/La Pierre-Saint-Martin (167km)

etapa 10Lehen asteko etapa bihurri eta urduriak alde batean utzita, Pirinioetan sartzen da Tourra. Duda gabe, beste Tour ezberdin baten hasieran gaude. Hemendik eta Parisa bitartean etapa menditsuak bata bestearen atzean etorriko dira, eta nahiz eta etapa lasaixeagoak ere izango dituzten, etapa guztiek izango dute bere mamia. Sailkapen nagusiko oilarren txanda da, orain beraiena da hitza.

Pirinioetako hirukotearen lehen etapa hau, goi mendateekin lehen kontaktua izango da, eta horrek beti dakar urduritasun puntu bat. Hala ere, etapa erosoa izango dute Col de Soudet biartean, ibilbide laua lagun izango dutelarik. Azken mendatea, 15,3 km 7,4%-ko maila bereziko (Hors Category) mendatea da, eta beraz, goi mailako txirrindularitza espero da, Tour hau irabazi nahi duten txirrindularien arteko lehen mokokadak ikusiko ditugularik.

Guretzat, aldapa gora indartsuenak izan daitezkeen txirrindulariak Froome (SKY) eta Quintana (MOV) izan daitezke, eta beraz, beraien artean egon daitekeela etapa uste dugu. Esperientziak esaten digu, Team Sky bezalako talde batek lehen etapa mendatetsutik bere agintea ezartzeko joera izaten duela eta etapa honetan ere tankera horretako jarrera espero dugu. Roche (SKY), Poels (SKY) edo Porte (SKY) bezalako morroiek hankaz gora jarriko dute pelotoi nagusia lehen aldapak iristearekin bat, azkenera Froome (SKY) liderrak lana borobiltzea nahiko duelarik.

Gure faboritoak

3 bidoiFroome (SKY) [Kirolbeten 2,75]

2 bidoi Quintana (MOV) [Kirolbeten 4,00], Van Garderen (BMC) [Kirolbeten 20,00], Contador (TCS) [Kirolbeten 10,00]

bidoi 1  Valverde (MOV) [Kirolbeten 25,00]Rodriguez (KAT) [Kirolbeten 8,00]Rolland (EUC) [Kirolbeten 30,00]