Aurre analisia: 11. etapa: Pau/Cauterets (188 km)

etapa 11Atzoko etaparen ostean, hona hemen Pirinioetako bigarren etapa handia. Hurrengo etapa benetan etapa mendatetsua izanik eta ibilbidearen ezaugarriak ikusirik, ihesaldi batek aukera bikaina izan dezake helmugara iristeko. Hasiera hasieratik ihesaldi indartsu bat antolatzeko aukera egongo da eta txirrindulari arriskutsu bat sartu ezean, ez dugu uste SKY-k intentzio handirik izango duenik ihesaldia zapuzteko.

Lehen mendate serioa, Col d’Aspin izango da, 12 km 6,5%ko 1º mailako mendatea. Gaina helmugatik 50 km-tara dagoenez, ihesaldiak bertan lor dezake abantaila. Sailkapenean urrun dauden igotzaile politek ihesaldia harrapatzeko helburuarekin irtengo direnez, goi mailako ihesaldi bat espero dugu. Gerora, aski ezaguna den Tourmalet (17,1 km 7,3%) handia igo beharko dute txirrindulariak, etapa garaipenaren jokoan epaile bihurtuko den mendate gogorra (Hors Category), goranzkoan ez bada, beheranzkoan. Tourmalet gaina helmugatik 40 km-tara pasako dute, gerora jeitsiera luzea izango dutelarik (31 km), Cautereteko (6,4 km, 5%) azken 7 km-ak egin arte.

Hautagai nagusiaren lehian dauden txirrindularien artean, mugimenduren bat edo beste ikus genezake Tourmalet gora, gerora erasoari jarraipena emateko aldapa behera. Atzoko etapa ahaztu nahian, Bardet (ALM), Nibali (AST) edo Contador (TCS) berak, beheranzkoan arriskatzeko asmoa izan dezakete, ihesaldian taldekide bat edukiaz aurrera egin ahal izateko esperantzarekin. Hala ere ikusiko dugu ze jarrera erakusten duten sailkapen nagusiko txirrindulariak eta beraien taldeek. Normalena, ihesaldiak arrakasta izatea.

 

Gure faboritoak

3 bidoiIHESALDIA: Rolland (EUC) [Kirolbeten 16,00]

2 bidoi Nibali (AST) [Kirolbeten 22,00], Bardet (ALM) [Kirolbeten 30,00], Contador (TCS) [Kirolbeten 22,00]

bidoi 1  IHESALDIA: Hesjedal (TCG) [Kirolbeten 16,00], A. Yates (OGE) [Kirolbeten 25,00], S. Yates (OGE) [Kirolbeten 25,00]