Aurre analisia: 9. etapa, Vannes / Plumelec (28 km)

etapa 9Lehen lasterketa asteari amaiera emateko, hona hemen 9.etapa, taldekako erlojupeko garrantzitsua. Guztira 28km egin beharko dituzte talde ezberdinek, eta ez pentsa ibilbide erraza izango dutenik. Lehen zatia laua baldin bada ere, ibilbidearen erdi partean eta batez ere bukaeran gauzak nabarmen zailduko zaizkie. Hiru igoera edukiko dituzte, lehena 4km 2-3%-ra, bigarrena 1km 4%-ra eta azkena helmugara iristear 1,7km 6,2%ra. Ez dirudite aparteko esfortzurik, baina errealitatean denok dakigu diziplinaren zailtasunaz eta talde bat baino gehiok denbora galera garrantzitsu bat edukiko dutela helmugan argi dago. Taldekako erlojupeko hau irabazi nahi duen taldeak, erritmo bizi bat denbora luzean mantentzeaz gain, indarrak ondo orekatu beharko ditu. Horretan trebeak diren talde bat baina gehiago aurki genezake aurtengo Tourrean.

Gure ustez, BMC eta SKY izan daitezke taldekako erlojupeko hau irabazteko faborito nagusiak, bi talde orekatu izateaz gain, horrelako ibilbideetarako bi talde indartsuenak direlako. Martin (EQS) lehian balego agian EQS-ren aldeko apustua egingo genuke, baina tamalez baja hau asko nabarituko da taldearen errendimenduan. Hau esani, BMC izango da gure faboritoa etapa irabazteko, Dauphine Kriteriumean taldekako erlojupeko antzerakoa irabazi zuen talde indartsua. Sailkapen nagusirako hautagaia nagusiak dituzten talde garrantzitsuek ere (TCS, AST eta MOV) lan paregabe bat egiteko moduan egon behar lirateke, gurdiari tira egiteko espezialista garrantzitsuak baitituzte beraien taldeetan.

Gure faboritoak

3 bidoiBMC Racing Team (BMC)[Kirolbeten 2,00]

2 bidoiTeam SKY (SKY) [Kirolbeten 4,00] , Movistar Team (MOV) [Kirolbeten 5,00]

bidoi 1

Astana Pro Team (AST) [Kirolbeten 8,50], Tinkoff-Saxo (TCS) [Kirolbeten 15,00], Etixx-Quick Step (EQS) [Kirolbeten 22,00]