Van der Schuerenen bide malkartsuan unerik latzenak

Atzoko eguna egutegiko zitarik garrantzitsuenetako batek markaturik zetorren. Eta amaierari dagokionez behintzat, zaletua asebetetzeko moduko ikuskizuna izan zen. Peter Saganek azkenik bere monumentua lortu zuen, ortzadar maillota gainean zuela lortu ere, eta bere De Rondeko azken agerraldian, Fabian Cancellarak bere arrastoa utzi zuen, beste behin. Flandesko Tourraren azken ordubetea gogoangarria izan zen. Eta hala ere, […]

Ezustekoak bata bestearen atzetik

Aurtengo Paris-Niza lasterketa sorpresaz etorri delakoan naiz. Egia da gidoitik ateratzen diren lasterketak erakargarriagoak direla, baina ados izango zarete bi egunetik bitan horrelako sorpresak izatea ez dela ohikoena.Atzoko lehen etaparako hautagai nagusia Tony Martin (%79,9) zen, egungo erlojuaren kontrako munduko txapelduna. Egia da euria egin ziela azken txirrindulariei, baina nire ustez Tony Martin ez dago […]

Contadorrek Cancellararen marka itzalpean utzi du

Badirudi bere garaipen ikaragarrian Contadorren ustezko positiboak itzalean utzi duela. Ez zait gutxiagorako iruditzen txirrindulariatzaren munduan Tourra irabazi duena auzitan jartzeak asko esan nahi baitu. Txirrindularitzako berri nagusia Contadorren ustezko positiboa den arren gaurkoan lekua Cancellarari egin behar diogula iruditzen zait. Eta batez ere gure urteko azken lehiaketa jokoan jarri delako gaurkoan. Dopin kontuak bihar […]

2010eko taldeen analisia (XII): Team Saxo Bank, Tourra begi tartean sartuta

Helburu nagusia da. Andy Schleckek Alberto Contador Parisen goitik behera begiratzea, podiumeko lehenengo postutik beste batera begiratzea, alegia. Eta hori buruan sartuta antolatu du denboraldia talde danimarkarrak. Dena den, bajak asko igarri ditzake Team Saxo Bankek, izan ere urte batetik bestera Kurt Asle Arvesen, Karsten Kroon, Jurgen Van Goolen, Alexander Kolobnev, Lars Bak eta Mathew […]

Cancellara bikoitzaren bila

Etxean ari da eta horrek motibazio bikoitza ematen dio Cancellarari. Gaur erlojupeko ikaragarria egin du. Bagenekien irabaziko zuela, baina erakutsi duen nagusitasuna ikaragarria izan da. Bigarrena izan den Larsson-i 1’27”ko tartea atera dio eta hori azken 200 metroetan garaipena zaleekin ospatzen joan dela, esku lekutik eskuak gora jasota. 51,58 km/h bataz besteko abiadura ikaragarrian joanda […]

Multzoen azterketa (III). Besteak

Denetarik dago azken multzo honetan: igotzaileak, gizon azkarrak, erlojupekoan ondo moldatzen direnak, ihesaldietan sartuzaleak… Sailkapen nagusiari begira ere izen batzuk aipatuko ditut, jakinda azken eguneko erlojupekoak erabakiko duela, seguruenik, itzuliaren irabazlea. SAILKAPEN NAGUSIARI BEGIRA Lehenengo atalean agertzen dira itzulia irabazteko hautagai nagusiak. Hortaz, hasiera baten, behintzat, ondoren aipatuko ditudan izenak bigarren mailan leudeke. Baina nork […]