Multzoen azterketa (III). Besteak

Denetarik dago azken multzo honetan: igotzaileak, gizon azkarrak, erlojupekoan ondo moldatzen direnak, ihesaldietan sartuzaleak… Sailkapen nagusiari begira ere izen batzuk aipatuko ditut, jakinda azken eguneko erlojupekoak erabakiko duela, seguruenik, itzuliaren irabazlea.

SAILKAPEN NAGUSIARI BEGIRA

1579-default-portraitLehenengo atalean agertzen dira itzulia irabazteko hautagai nagusiak. Hortaz, hasiera baten, behintzat, ondoren aipatuko ditudan izenak bigarren mailan leudeke. Baina nork daki…

Monfort (COLUMBIA): Paris-Nizan 12.a izan zen eta Nazioarteko Kriteriumean 4. egin zuen. Hura ere sasoiko dago. Gainera, iazko Euskal Herriko Itzulian 5. sailkatu zen belgikarra.

Zabriskie (GARMIN): sasoian dago. Kaliforniako itzulian 2.a izan zen eta Gaztela eta Leongoan 3. sailkatu zen. Kontuan hartuta azken egunean erlojupekoa dagoela –espezialista da–, oso lan egin dezake estatubatuarrak.

Arroyo (CAISSE): taldeko buru izango da Giroan. Iaz Urkiolan irabazi zuen, baita Espainiako Itzuliko 19. etapa ere. Oso ziklista erregularra da toledoarra.

Kreuziger (LIQUIGAS): iaz oso denboraldi ona egin zuen, Suitzako Itzulia irabazi zuen, Romandian 2.a izan zen eta Tourra 13. postuan amaitu zuen. Aurten ere Tourra izango du helburu txekiarrak.

bettiniphoto_0027383_1_fullBruseghin (LAMPRE): iaz 3.a izan zen Giroan; izan ere, zerbait bada Girogizona da italiarra. Sasoi onean egon beharko luke, Italiako itzulia hilabete barru hasiko da-eta.

Lövkvist (COLUMBIA): aurten Montepaschi Eroica irabazi du eta Tirrenon 4.a izan da. 2006an Suediako erlojupeko txapelketa irabazi zuen. Aurten Tourra du helburu.

Nibali (LIQUIGAS): Tirrenon 10.a izan da. Iaz Giroan 11. sailkatu zen eta Tourrean 20.a izan zen italiarra. Aurten, besteak beste, Tourra du helburu.

Trofimov (BOUYGUES): errusiarra 9.a izan zen Paris-Nizan eta 12. sailkatu zen Nazioarteko Kriteriumean. Etorkizun handiko gaztea, dudarik gabe.

TDF-2008-FRA-CYCLING-EFIMKINV. Efimkin (AG2R): 2007an 6.a izan zen Espainiako Itzulian eta iaz 11. sailkatu zen Tourrean.

Gerdemann (MILRAM): gaztea izan arren, 2007ko Tourrean etapa bat irabazi eta lider jarri zen, iaz Alemaniako Itzulia irabazi zuen eta Suitzako itzulian ere badu garaipen bat.

Rogers (COLUMBIA): aldapa gora hobetu egin du azken urteotan eta espezialista da erlojupekoetan. Aurten 3.a izan da Kaliforniako itzulian.

Van den Broeck (LOTTO): Paris-Nizan 15.a izan zen eta iaz Giroan 7. postuan sailkatu zen belgikarra. Aurten, Tourrean izango da.

Casar (FDJ): hura ere aipatu egin beharko dugu, iaz 8.a izan zen-eta Euskal Herriko Itzulian. Ihesaldietan sartzeko abilezia handia du, eta etapak irabazitakoa da Tourrean, Suitzako Itzulian…

Karpets (KATUSHA): Caisse utzi eta talde berrian da errusiarra. Ematen du bere onena emanda duela, baina 29 urte ditu eta, agian, taldea aldatu izanak mesede egingo dio.

IGOTZAILEAK

Joaquim Purito Rodriguez (CAISSE): Tirrenon etapa bat irabazi zuen, Monteluponen bukatu zena. Portzentaje handiko aldapak behar ditu Rodriguezek. Hori dela eta, lehenengo etapan izan dezake aukera aldea hartzeko, Lazkaomendik %16-18ko tarteak ditu-eta; hala ere, gero hainbat kilometro daude aldapa behera. Ez dut hautagaien artean jarri, Purito-k gogoko duen gogortasuna falta zaio-eta itzuliari; gainera, erlojupekoak ez dio mesederik egiten.

pic10947652

– Beste igotzaile batzuk: Barredo (QUICK STEP) Paris-Nizan etapa bat irabazita da aurten, Moreno (CAISSE), Zaugg (LIQUIGAS), Ardila (RABOBANK) eta Botcharov (KATUSHA).

ERLOJUPEKOAN ESPEZIALISTAK

Izen bi aipatuko ditut, beste guztien gainetik: lehena Larsson (SAXO BANK), Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen suediarra. Zallako 24 kilometroko erlojupekoa izango du helburu suediarrak; eta bestea Pinotti (COLUMBIA), hainbat urtean Italiako erlojupeko txapelketa irabazi duena.

IHESALDIETAN SARTUZALEAK

Guztiak sar ditzakegu hemen, baina gutxi batzuk nabarmenduko ditut: De la Fuente (FUJI), Fedrigo (BOYGUES),  Velits (MILRAM), Van Goolen (SAXO BANK) eta Possoni (COLUMBIA).

AZKARRAK

s-davis_2adownunder-003

Bestalde, mendateak aise pasatzen dituzten hainbat gizon azkar ditugu, eta 2., 4. eta 5. etapak aprpoposak izan daitezke ziklista hauentzat: Gasparotto (LAMPRE), Nocentini (AG2R), Florencio (CERVELO), Kolobnev (SAXO BANK) Wegmann (MILRAM), Pineau (QUICK STEP), Mazzanti (KATUSHA) eta Roche (AG2R).

Baina bat nabarmentzekotan, Allan Davis (QUICK STEP) aipatu behar dugu; oso denboraldi hasiera ona egin du, Tour Down Under itzulian hiru etapa irabazi zituen eta Milan-San Remo klasikoan 4.a izan zen.

BESTE IZEN BATZUK

Azkenik, beste izen batzuk ere aipatuko ditut, protagonistak izan daitezkeenak itzulian zehar: Di Gregorio (FDJ), Hesjedal (GARMIN), Danielson (GARMIN), A. Efimkin (AG2R), C. A. Sörensen (SAXO BANK), Petrov (KATUSHA), F. Gavazzi (LAMPRE), Lloyd (LOTTO), Sörensen (SAXO BANK). Horner eta Popobitx (ASTANA), berriz, Contadorren mesedetan arituko dira.

AIPAMEN BEREZIA

Bukatzeko, aipamen berezia egingo diot Andre Noe italiarrari (LIQUIGAS). Hura ere Girogizona da, ez du garaipen askorik, baina aipamena egin diot aurten 40 urte bete dituelako. Eta oraindik ere errepidean…

Argazkiak: Sirotti, Roberto Bettini, Team Columbia, Eric Lamond, Casey Gibson eta Daylife.