9. etapa: Alpeen ostean, bi oilar

Hemen duzu 9. etaparen azterketa Egoitz Lizaso eta Oihan Odriozolaren eskutik. Biak bat zetozen etapa ikusgarri bat izan dela esaterakoan eta aurtengo Tourra irabazteko hautagaien zerrenda bi txirrindularitara mugatu da: Alberto Contador eta Andy Schleck. Iazko lehen bi postuak lortu zituztenak. Podcasta entzuteko sakatu hurrengo botoitxoan. [audio:http://bloga.tropela.eus/wp-content/uploads/2010/07/tropelanet_tourra2010_9etapa.mp3|titles=9.etapa] MP3a deskargatu Argazkia: Graham Watson Aurreko podcastak: – […]

Tourreko multzoen azterketa: besteak (VII)

Ez da erraza azken multzo honetan 6 txirrindulari aukeratzea. Pentsatuko duzuen bezala ez ditut guztiak banan aipatuko. Sorpresa zein izango den ez dakidanez, erabiltzaileek gehien aukeratu dituzten txirrindulariak aipatu nahiko nituzke. Nabarmen aukeratu dituzuenak Brajkovic (%43,3, Radioshack) , Van den Broeck (% 39,1, Silence-Lotto) , Luis Leon Sanchez (% 54,6, Caisse D’Epargne) eta Joaquim Rodriguez […]

2010eko taldeen analisia (V): Française des Jeux, izarrik gabe

Aurten 14. denboraldia du Marc Madiot ziklista ohiaren Française des Jeux (FDJ) taldeak. Promes frantsesen taldea izan ohi da, baina horretan baino ez dira geratzen, eta promes izatera ere ez dira heltzen. Eta horretan ari dira Frantzia aldean, ea noiz irtengo den lehen mailako ziklista bat. Iazko UCIren sailkapenean, lehenengo frantziarra Sylvain Chavanel izan zen, […]

Frantziako Tourra. Multzoen analisia (VI). Besteak

Multzo honetatik lau lagun hartu behar dira, eta badago non aukeratu; hori dela eta, hainbat izen hartu eta hiru zatitan banatuko dut nire pronostikoa: sailkapen nagusian aurrean egon daitezkeenak, esprintetan ager daitezkeenak eta etapa ehiztariak. Asko geratuko zaizkit kanpoan, baina lehiaketari begira puntuak batu ditzaketen ziklista nagusiak aipatuko ditut. Sailkapen nagusiari begira: Luis Leon Sanchez […]