Atzo ospatu zen Frantziako Tourreko lehen bakarkako erlojuz kontrako etapa : 33 kilometroko saioa Moint Saint Michel famatuan amaituz (hurrengoa uztailaren 17an eta perfilari dagokionez pixkat desberdina bigarren mailako bi mendateekin). Eta orain arte sorpresak egon dira txirrindularitzako hiru asteko lasterketarik garrantzitsuenean baina lasterketa hasi aurreko teoria betetzen ari da gehien bat.
Chriss Froomek beste kolpe bat eman zuen mahai gainean eta arerio zuzenak gehiago urrundu zituen. Gutxienez 2 minutuko aldea atera zien Valverde, Contador, Mollema, Tem Dan eta konpainiari. Orain sailkapen nagusian 3 minutu eta erdiko abantaila dauka bigarrenarekiko. Pirinioetako lehen etapan lortu zituen lehen aldeak eta atzoko etapan berriro ere. Hemendik aurrera defentsara joko du Kenian jaiotako britainiarrak? Ala oraindik eraso kolperen bat joko du desberdintasun handiagoak lortzeko asmoz? Txirrindularitzako jarraitzaileek espero dugu bigarren bidea aukeratzea. Continue reading “Logika betetzen ari da (batzuetan)”
zenburua idaztera noanarekin zerikusia duen arren, ez guztiz justua, baina badakizue zein den nire ahultasuna. Kritikak gustura onartuko ditut.
Saxo Bank-Tinkoff taldeko txekiarrak irabazi du Amstel Gold Race. Bakarrik helmugaratu da. Valverde izan da azkarrena pelotoian, 22 segundora eta Gerrans hirugarren izan da. Taldetxo horretan, besteak beste, Henao kolonbiarra, Gilbert Munduko Txapelduna, Mollema holandarra eta Gasparotto italiarra –iazko garailea- sartu dira.
Joan den urtea bikaina izan zen Gilbertentzat. Garaipen ugari lortu zituen. Garaipenak bakarrik ez; erakustaldi mordoa eman zuen han eta hemen. Eta horietako bat, oso urrun joan gabe, gurean, Donostiako Klasikoan eman zuen – Iosu Garate adiskideak twitter bidez esan bezala, iazko Klasikoan jada erakutsi zuen ortzadar maillota atsegin zuela…-Urteari ginga jartzeko ortzadar maillota nahi zuen, baina ibilbideak ez zion batere mesederik egin eta Cavendishek eraman du soinean urte osoan. Aurten denboraldia ez da horren ona izan BMC taldeko txirrindulariarentzat, baina Espainiako Vueltan Monjuiteko etapa irabazi zuen, abisu moduan. Azkenean, Limburgen jantzi du iaz ihes egindako elastikoak. La Redouten, Lieja-Bastonge-Lieja lasterketako mendate ezagunearen magalean, koskortu zen haurra beste klasiko handi baten bukaeran, Amstel Gold Raceren amaieran, bihurtu da Munduko Txapeldun. Nolabait esateko, maisulana bukatu du Gilbertek. Eta beste horrenbeste egin du Vosek emakumezkoetan.