#117 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 5. etapa

Ibanek (@piban) osatu du gaurko mini podcasta. Gaurkoa izan da Tour honetako mendiko lehen etapa. Ihesaldia osatu da gaurkoan ere eta bertan Romain Sicard (DEN) euskalduna izan da. Hala ere benetako etekina gaurko etapari Van Avermaetek (BMC) atera du.

Euskaldunen aukerak

Beñat IntxaustiParis-Niza eta Tirreno Adriatikoan egongo diren gure txirrindularien analisia ekarri nahi izan dizuet post honetara.

Orokorrean, sailkapen nagusiaren lehian egon beharrekoak Movistar Teameko Ion Izagirre eta Beñat Intxausti izango lirateke. Bestetik, Mikel Nieveleitzarra asteazkenean hasten den Tirrenon  liderraren luxuzko gregario lanetan arituko da.

“Eguzkiko lasterketa” deitzen den froga frantziarrean Izagirre anaietariko gazteena den Ionek Col d´Ézeko krono igoera bere alde du. 2013an 10. postuan bukatu zuen eta argi dago Euskaltelen zegoenetik hona erlojupekotan hobetuz joan dela. Continue reading “Euskaldunen aukerak”

Hazparneko azeria gose da

Romain SicardContador, Froome, Purito, Aru eta besteen lehia biziak itzaletan utzi du Espainiako Vueltan euskal herritar bat egiten ari den lana: Romain Sicard. Hazparneko txirrindularia etapa nagusian ihesaldian sartu da eta tropelak azken mendatean harrapatu du, La Farraponan. Ez da izan Sicard itzuli honetan etaparen ehizan izandako lehen eguna. Hala, urrutira joan gabe, herenegun, La Camperonako hormara ere lasterketa buruan iritsi zen, nahiz eta ezin izan zuen Hesjedalen joari aurre egin. Horrez gain, laugarren etapan ere, koska bat aprobetxatuz, Valverde eta Yatesekin tropelari iskin egiten saiatu zen. Ez du kieto egon nahi… Continue reading “Hazparneko azeria gose da”

Etapa epikoa nahastu duen txioa

Cataldo euskal zale bat atzean duelaEguraldiak kolokan jarri du gaurko etaparen lehia. Atzo antolakuntzak aurrera egiteko asmoa azaldu zuen baina baztertu gabe etapa hasi aurretik etaparen ibilbidea aldatzea. Ez da hala izan nahiz eta elurra eta hotza protagonista izan den Gavia eta Stelvioko gainetan. Txirrindulariek eguraldi makurra sufritu behar izan dute eta hemendik zorionak etapa amaitu duten guztiei, etapa epiko eta ikusgarria eskaini baitigute. Bai, ikusgarria eta txirrindularitzan gutxitan bizi izan dugun bezalakoa. Bikaina, eta horregatik pena handia da sortu den polemika. Hemen nire iritzia.

Continue reading “Etapa epikoa nahastu duen txioa”

Tropelan taldekako erlojupekoek ere eragina dute (bideoa)

Orica Green Edge erlojuaren kontrako saioa burutzenGauza jakina da Tropelan erlojuaren kontrako etapak ez direla puntuagarriak, baina atzo garbi ikusi da zenbaterainoko eragina izan dezakeen.

Espero bezala, Orica Green Edgek irabazi du etapa. Bigarrenak ziren gaur arratsaldean irteten, euria hasi aurretik nahiz eta saioa amaitu aurretik euria hasi zaien. Bazirudien euriak gainontzekoei kalte egin behar zirela, baina bukaeran atertu eta Omegak, adibidez, denbora ona egiteko aukera izan dute zenbait taldek. Tuft (OGE, %0,2) izan da talde australiarrean lehena helmugaratzen eta berak jantzi du maglia arrosa. Baina hau baino gehiago eman du etapak.

D.Martin eta Koldo Fdez de Larrearen erorikoa Continue reading “Tropelan taldekako erlojupekoek ere eragina dute (bideoa)”