Euskaltel-Euskadi taldea Derion izan da kontzentratuta aste honetan zehar. Kontzentrazio honetan zenbaiti hurrengo urteko egutegia zehaztu diote eta horien artean Romain Sicard txirrindulari gaztea agertzen da. Dakizuen bezala, Sicard 23 urtez azpiko egungo munduko txapelduna da.
Hazparneko txirrindulari gazteak Tour Down Under Australiako lasterketan egingo du debuta. Gainera taldeburu gisa aurkeztu dute. Ez dakit ez ote den goizegi Romaini horrenbesteko ardura emateko, baina hori Euskaltel-Euskadi taldeko zuzendariek jakingo dute.
Edonola ere, urtarrilak 17tik 24ra jokatuko den Tour Down Underrean hasiko da Euskaltel-Euskadi taldearen 2010ko denboraldia. 2003an Mikel Astarlozak irabazi zuen lasterketa hau Ag2r taldean zela. Beharbada talde laranja lasterketa irabazteko gai izan daiteke. Ikusiko dugu.

Zer nolako sorpresa eman digun gaur Iparraldeko txirrindulariak. Bagenekien Etorkizuneko Tourrean erakutsitakoaren arabera forma onean zetorrela Mendrisiora, baina hortik ortzadar maillota irabaztera badago aldea. Mendrisioko Munduko Txapelketan Frantziako selekzioarekin aritu den lapurtarrak iheskide guztiak atzean utzi ditu eta helmugara bakarrik iritsi da. Ondorioz, beretzat urrezko domina eta baita ortzadar maillota ere. Jonathan Castroviejoren lana ere aipatu nahi nuke, bera 13. postu on batean helmugaratu baita.
Egungo euskal txirrindularitza profesionaletik berri onik jasotzen ari ez garen honetan, badirudi etorkizuneko txirrindulari gazte baten izena aireratzen hasi beharra dugula. Bera