#44 Tropela.net podcastak: 20. etaparen kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 20. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Tony Martinek irabazi du erlojuaren kontra jokatu den saio bere aurtengo Tourrean egiten ari zenari itxura ona ematea lortuz. Andy Schleck eta Evansen artean, berriz, Tourreko garailea zen erabakitzekoa eta Evansen alde izan da. Australiarrak ikaragarrizko erlojuaren kontrako saioa egin du eta Andyk, aldiz, espero baino askoz okerrago. Ondorioz Evans garaile.

Protagonista hauetaz gain, Contador, Samuel Sanchez eta De Gent aipatzen dituzte podcasteko solaskideek. Euskaldunen atalari dagokionez Euskaltel-Euskadik gaurko erlojuaren kontrako saioan taula erdian izan dela nabarmentzen dute, 11. postuan hain zuzen ere.

Aurreko podcastak hemen dituzu.


Tourreko multzoen azterketa: euskaldunak

Egoi MartinezAurtengoan 14 euskaldun izango ditugu Tourreko irteeran. Gehienak txirrindulari zailduak ditugu Frantziako errepideetan: Juanma Garate, Haimar Zubeldia, Xabier Zandio edo Egoi Martinez bezalako txirrindularientzat lasterketa honek ez du sekreturik. Hirurek esperientzia galanta dute, baina euren luzimenturako baino, morroi lanetarako erabiliko dute.

Juanma Garate inoiz ez bezala iristen da uztailera, Sierra Nevada eta Alpeetan taldearekin kontzentrazio luzeak egin ondoren. Gesink dute lider argia Rabobank taldean eta Continue reading “Tourreko multzoen azterketa: euskaldunak”

Zerurantz txistua botatzen duenari…

Bukatu berri da aurtengo Euskal Herriko Itzulia. Nork bere gogoeta egingo du, ziur. Nirea Alemaniako txirrindularitzari buruzkoa da. Alemanian, azken urteetako dopin auziak direla medio, telebista kateek txirrindularitza bazterrean utzi dute, eta ZDF eta ARD kateek iragarritakoa betez gero, aurten emango dute Tourra azkenekoz. Ullrich ‘Puerto auzian’ sartu izana ez zuten batere ondo hartu. Haien kuttuna zen Rostockeko mutikotea. Azken urteetan, beste txirrindulari alemaniar batzuek, Schumacherrek eta Sinkewitzek kasu, positibo eman dute. Txirrindularitzak sinesgarritasuna galdu du Alemaniako hedabideentzat. Baina hara non denboraldi honen hasieran ziklista alemaniarrak puntaren puntan dauden. Continue reading “Zerurantz txistua botatzen duenari…”

Martinek esku-eskura du Paris-Niza

Tira, agian, askotxo esatea da hori, kontuan hartuta 23 lagun daudela 29 segundoren bueltan, baina 5. etapak asko argitu ditu gauzak. Izan ere, gaur, ostirala, 27,5 kilometroko erlojupekoa jokatuko da Rognes eta Aix-en-Provence artean, eta 5. etapako irabazle Klodenek 10 segundoko aldea bakarrik dauka alemaniarrarekiko. Adibidez, Algarveko Itzuliko erlojupekoan (17 km), otsail erdialdean, Martinek 30 segundo atera zizkien Klodeni eta Luis Leon Sanchezi. Continue reading “Martinek esku-eskura du Paris-Niza”

Segundo bat nahikoa denean

Txirrindularitza zaleok –adin batetik aurrerakoek bereziki- gogoan dugu Abraham Olanok ez zuela 1996ko Giroko erlojupeko luzea eta gero maglia arrosa eskuratu segundo bakarrarengatik. Baina segundo bateko aldearekin jarri zen lider hurrengo egunean, Mortirolo etaparen atarian. Poza eta tristura. Tristura eta poza segundo baten bueltan. Continue reading “Segundo bat nahikoa denean”