Sanchezek irabazi du Arraten; Itzulia, airean

Euskaltel-Euskadi taldea, iaz bezala, ez da esku hutsik joango etxeko itzulitik. Sanchezek irabazi du Arraten. Movistar taldeko Tondok erronka bota du Arrateko maldetan, baina haren atzetik zihoan bederatzikoteak harrapatu du azken kilometroetan. Larunbateko erlojupekora 10 ziklista iritsiko dira 10 segundoren bueltan, ostiraleko etapan inork ezustekorik ematen ez badu behintzat. Duarte kolonbiarrak bota du lehen suziria […]

Martinek esku-eskura du Paris-Niza

Tira, agian, askotxo esatea da hori, kontuan hartuta 23 lagun daudela 29 segundoren bueltan, baina 5. etapak asko argitu ditu gauzak. Izan ere, gaur, ostirala, 27,5 kilometroko erlojupekoa jokatuko da Rognes eta Aix-en-Provence artean, eta 5. etapako irabazle Klodenek 10 segundoko aldea bakarrik dauka alemaniarrarekiko. Adibidez, Algarveko Itzuliko erlojupekoan (17 km), otsail erdialdean, Martinek 30 […]

Nibali Vs Mosquera

Hauek dira aurtengo Espainiako Vuelta lehiatuko duten bi txirrindulariak nire ustez ezbeharrik gertatzen ez bazaie behintzat. Gaurko etapan Puritok denbora ikaragarri galdu du eta Peter Velitsek, berriz, ikaragarrizko erlojupekoa eginda etapa eta sailkapen nagusian hirugarren postuan sartzea lortu du. Purito bostgarren aurkitzen da Frank Schlecken atzetik. Italiarra eta galiziarra, beraz, aurrez aurre. 39 segundoko tarteak […]