Urte berria hasi den honetan txirrindulariek 2018an jantziko dituzten maillotak erakusteari ekin diote. Alde batetik taldeek jantzi berriak ateratzen dituztelako denboraldi berriari begira, baina batez ere txirrindulariak taldez aldatzen direla ezagutzera emateko. Post honetan horietako batzuk ekarri nahi nituen.

Beharbada momentu hauetan mediatikoena Mikel Landarena izango da berarekin hasiko naiz. Dakizuen moduan SKY taldea utzi eta Movistar taldera pasa da Valverde eta Quintanarekin taldearen lidergoa hartzera. Bertan Imanol Ervitirekin arituko da denboraldi berrian. Landaz gain, ordea, Mikel Nieve izan da SKY utzi eta orain arte Orica zenaren taldera pasa dena, Mitchelton Scott taldera hain zuzen ere. Zoritxarrez oraindik ez dugu ikusi maillot berriarekin. SKYra joan den euskalduna, berriz, Jonathan Castroviejo izan da. Gogoratu hiru izango direla 2018an SKY taldean, David Lopez eta Beñat Intxausti Jonathanez gain, euskal txirrindulari gehien izango dituen taldea izanik. Hauek aurten denboraldi guztian maillot zuria eramango dute.

Kolore urdinera bueltatuz, aurtengoan urdinez Omar Fraile izango da Astana taldean. Santurtziarrak “bakarrik” utziko du taldean Igor Anton. Bi euskaldun Vinokouroven taldean horrenbestez 2018 honetan, Omar Fraile eta Pello Bilbao.

Aurtengo beste mugimendu interesgarrietako bat Gorka Izagirre Bahrain taldera pasa izana da, berriro ere bi anaiak talde berean izango direlarik. Bi anaiek urte honetarako kontratua dute talde arabiarrak. Zalantzarik gabe laguntza garrantzitsua izango da Ionentzat.

Amaitzeko Markel Irizar falta zait. Oñatiarra Haimar Zubeldiak bizikleta utzi ostean Trek-Segafredo taldeko euskal txirrindulari bakarra izango dugu.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.