Gaurko esprintean beste esprinter bat garaile: Henderson

Ez da izan Cavendish. Ohituak gaude Columbia-HTCko esprinterren batek irabazten duenean Cavendish dela pentsatzen, argazkia jarri izan ditugun askoren antzekoa baita, baina ingelesa ez da Vueltan. Hori bai, Columbia-HTCk gaurkoan argi utzi du esprinter on bat baino gehiago dituela taldean. Espero bezala gaurko etapako irabazlea ere esprintean erabaki da. Askok Boonen, Farrar, Ciolek edo Bennatiren […]

Lehen esprinta, Cavendishen lehen garaipena

Lehen esprinta jokatzen zen gaurkoan eta Cavendish britainiarrak esperotako lortu irabazi du bideoan ikusi dezakezuen bezala. Lan bikaina Columbia-High Road taldeak egin duena ihesaldia kontrolatuz eta Cavendishi esprinta ederki irekiaz. Gaurko etapak muino batzuk zituen, baina esprinterrentzat bere biziko zailtasunik izango ez zuena ikusi dugun bezala. Etapa hasieran Dumoulin frantziarra saiatu da tropela atzean uzten […]

Columbiaren itzuli suitzarra

Halaxe da. Itzuli hau Columbiarena da nahiz eta ez duen itzulia talde honetako inork irabaziko. Erabateko nagusitasuna izan dute aurtengo Suitzako Itzulian etapa garaipenei dagokienez behintzat. Suitzako Itzulian 9 etapa jokatuko dira. Atzo 8. izan da eta biharkoarekin itzulia amaituko da. Jokatu diren 8 etapetatik 6 Columbia-High Road taldeak bereganatu ditu: atzo Tony Martin, ostiralean […]

Cavendish 3 – Petacchi 2

Aipatu genuen nola gaurko etapa esprintean erabakiko zen. 1000 metrotik gorako zuzen gunea eta 8 metro inguruko bide zabalak esprint garbiaz gozatzeko aukera eman du. Eta ingelesak orain arteko berdinketa hautsi du. Scarselli, Ignatiev eta Shroeder hirukoteak 12. kilometrorako eguneko ihesaldia osatu dute. Ibilbidea ikusita, erabat laua, zail zuen ihesaldiak garaipenaren lehian sartzea, baina ahalegindu […]

Petacchi 2 – Cavendish 2

Garbi genuen bi esprinter hauen arteko lehia izango genuela aurtengo Italiako Giroan eta hala gertatzen ari da. Hasera batean italiarrak sorpresa eman zigun eta bi etapa garaipen eskuratu. Bazirudien Cavendishek ezin ziola jarraitu, baina azken etapa hauetan esperotako maila ematen hasi da. Gaurko ibilbideak ez zuen zailtasun berezirik Monte Turchino izan ezik. Ez zegoen garbi […]

Cavendishek arantza kendu du protesta nagusitu den etapan

Gaurkoan bai. Milanoko gaurko etapa esprinterrentzat prestatua zegoen eta gaurkoan ingelesak ez du hutsik egin. Columbia-High Road taldeak ederki bideratu dio bere esprinterrari bidea garaipenak ihes egin ez ziezaion eta esan bezala, gaurkoan Petacchi gailentzea lortu du. Orain arteko ediziotan gaurko etapa Giroko azkena izaten zen. 100. urteurrena dela eta, aurtengoan azken etapa Erroman amaituko […]

Columbia-High Road ase ezina

Etapa mugitua izan zen atzokoa. Ihesaldi desberdinek tropela zatitzea ekarri zuten eta helmugaratu zen tropel nagusia 45 bat kidekoa izan zen. Noski, multzo honetan ez zeuden ez Petacchi, ezta Cavendish ere, beraz, ez gintuen harritu azken kilometroetako ihesaldi batek garaipena bereganatzea. Colle de Galloren igoeran Garzelli, Horner, Leipheimer, Pellizotti, Rogers, Arroyo, Cunego eta Boasson (bezperako […]

Cavendishen ordez Boasson Hagen

Zalantzarik gabe eguneko Giroko notizia Astanak egin duen protesta ekitaldia izan da beraien babesleek soldata ordaintzen ez dielako. Horrek, ordea, ez dio gaurko etaparen lehiari garrantzirik kentzen. Eguneko ihesaldia Huzarksi, Klimov, Isaichev eta Faccik osatu dute. Zuten errenta ez zen helmugara iristeko bestekoa; bazirudien gaurkoan tropelak lasterketa lehiatzeko gose zela eta serio kontrolatu ditu iheslariak. […]