Garai itxaropentsuak austriar txirrindularitzarentzat

Bernhard Kohl, mendiko errege

Egun handia izan zen iragan Uztailaren 27a austriar txirrindularitzarentzat. Aurreneko aldiz, herrialde honetako seme bat Tourreko amaierako podiumean izan zen. Bernhard Kohl gazteak, mendiko erregearen maillota soinean zuela, lasterketako hirugarren sailkatuari dagokion tokia zapaldu zuen.

90. hamarkadaren erdialdetik orain pare bat urterarte bere garaiko txirrindularirik saiatuenetako bat izatearen ohorea eduki zuen Austriak. Ez zuen beste askok beste eraso jotzen, baina George Totschnig urteak joan urteak etorri lasterketa askotan azaltzen zen aurrean. Ez zen irabazleegia izan garaipen batzuk izan arren. Postu on asko bildu zituen ordea. Lasterketa handiei dagokienez, 2003. urtean 12. sailkatu zen Tourrean, Giroan 5. izan ostean. Frantzian hurrengo urtean izango zuen sailkapenik onena, 7. hain zuzen. Baina bere kirol bizitzako unerik handiena, zalantza izpirik gabe, 2005ean Ax-3-domaines-eko gainean lortu zuen etapa garaipen bikainak (Alpeetako lurraldeko txirrindulari batek historian lortzen zuen bigarrena) suposatu zuen. Txirrindularitzak batzutan badaki zorrak kitatzen, eta momentu horietako bat izan zen hura.

Koxka bat beherago Peter Luttenberger aipatu behar da. Berez aurrekoak baino itxaropen handiagoak piztu zituen, Carrera taldean zela 1996. urtean Suitzako Itzulia irabazi eta Frantziako Tourrean 5. sailkatu ostean. Itxaropen horiek ordea ez zituen sekula gorpuztu. Eskalatzaile ona izan zen, baina kasu askotan talde gizon gisa erakutsi zuen muturra, arlo pertsonalean gehiegi nabarmentzerik ez baitzuen lortu. Continue reading “Garai itxaropentsuak austriar txirrindularitzarentzat”