Supercobo

Bueltan da Cobo. Supercobo. Espainiako itzuliko lider berria. Asturias-ko triptiko gogorrean egunero erasoan izan den hautagai nagusi bakarra. Bueltan da 2007ko Euskal Herriko itzuliko dominatzailea. 2008ko Tourrean Hautacam-en gora egindako erakustaldiko Cobo. Ez zaretela gogoratzen? Honats gertatua… Bezperan Pirineotako lehen etapan Saunier-go taldekide Riccó izan zen nagusi. Tourreko bigarren garaipena zuen italiarrak baina ondoren hirugarren […]

Garai itxaropentsuak austriar txirrindularitzarentzat

Egun handia izan zen iragan Uztailaren 27a austriar txirrindularitzarentzat. Aurreneko aldiz, herrialde honetako seme bat Tourreko amaierako podiumean izan zen. Bernhard Kohl gazteak, mendiko erregearen maillota soinean zuela, lasterketako hirugarren sailkatuari dagokion tokia zapaldu zuen. 90. hamarkadaren erdialdetik orain pare bat urterarte bere garaiko txirrindularirik saiatuenetako bat izatearen ohorea eduki zuen Austriak. Ez zuen beste […]

Aiako malda beldurgarriak

Oriotik ihes eginda pasa baziren ere, Egoi Martinezek eta Kohlek gainean zuten tropela. Pena izan zen, baina garbi zegoen faboritoek denbora ateratzeko baliatu nahi zutela Aiako igoera gogor hura. Jendez gainezka zen Aiako igoera. Bi metro t’erdiko bide zabalera metro eskasean bihurtu zen zegoen jende andanak estututa. Txirrindulariak hanka lurrean jartzera behartuak izan ziren, motoren […]